Bergara Albisteak

Sorgin dantza Xamatzekin, Bergarako Aratusteetan

2012-02-09 07:00:00 Eneko Azkarate

Xamatz dantza taldeak eskainiko duen Sorgin dantza eta Hartzaren ibilaldia izango da aurtengo Aratusteetako berritasunetako bat. Horrekin batera, Eguen gizen eguna indartu nahia ere bai. Aipatu dantza ikuskizun horrekin, kalejirekin eta tabernetan eskainiko den txarri belarri eta txarrankekin batera. Aspaldiko ohitura, Euskal Herriko hainbat tokitan egiten dena, esaterako, Arexabaletan edo Antzuolan, Bergaran ere egin nahi dute aurten. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere eguenean hasi eta martitzenera arte.

Kultura Bergara

EAJri "oposizio destruktiboa" egitea leporatu dio ezker abertzaleak

2012-02-08 19:00:00 Edu Mendibil

Aurreko asteleheneko osoko bilkuran EAJren kontra lagun batzuek botatako irainek polemika piztu dute Bilduko zinegotzien eta jeltzaleen artean. Irainak baimentzearren EAJk Jesus Elortza alkatearen dimisioa eskatu ondoren, Bergarako Ezker Abertzalearen erantzuna etorri da. EAJ oposizio destruktiboa egiten ari dela diote Ezker Abertzalekoek.

Bergara erantzun 1

Gaur hasita, liburu aurkezpena, Hardcore jaialdia eta zine-kluba gaztetxean

2012-02-08 14:23:15 Maider Arregi

Bergarako gaztetxeak makina bat ekintza antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Gaur emango zaio hasiera egitarauari 'Que pagui pujol' Bartzelonako hardcore eszena errepasatzen duen liburuaren aurkezpenarekin. Barikuan, Tapoi fest musikaldiaren lehen edizioari hasiera emango zaio. Jarraian xehetasunak eta egitarau osoa:

Kultura Bergara

Sahararen aldeko kanpainan 4.528 kilo jaso dituzte Bergaran

2012-02-08 00:00:00 Edu Mendibil

Aurreko urteotan bezala, egoskariak (dilistak, garbantzuak eta beste), pasta, olioa, azukrea, atun eta sardina latak, helduendako fardelak eta konpresak batzen izan dira Bubisher elkarteko lagunak Gabonen ataritik hona. Aurreko astean amaitu zuten bilketarekin eta pozik dira jasotako erantzunarekin: 4.528 kilo jaso dituzte. Eskatutako denetik jaso badute ere, antza arroza jaso dute gehien aurten deitutako kanpainan.

Bergara

"Murrizketen aurkako" elkarretaratzea

2012-02-07 14:03:07 Eneko Azkarate

Euskal zerbitzu publikoko langileek, lau orduko lanuztea deitu dute oraingo eguenerako. STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek egin dute bat, Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei ezarri dizkien "murrizketak" direla-eta. Lanuztearekin batera, hainbat mobilizazio eta ekimen antolatu dituzte. Horien artean gaur Bergarako Ipintza Institutuko irakasleek egin duten elkarretaratzea. Aipatu sindikatuek, "beste gizarte eragile askoren atxikimenduarekin" egin dute egueneko lanuzterako deialdia eta otsailaren 25erako manifestazioa ere deitu dute. Horren harira, gaurko Ipintza institutuko elkarretaratzea.

Hezkuntza Bergara Debagoiena

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ikusteko sarrerak salgai jarriko dituzte gaur eta bihar

2012-02-06 12:00:00 Eneko Azkarate

Aratusteak ekitaldiz josita datoz Bergaran eta ekitaldi horietarako sarrerak salgai jarriko dituzte. Pirritx, Porrotx eta Marimotosen azken ikuskizunerako, esaterako, gaur, astelehena, eta bihar egongo dira salgai. Salgai daude, era berean, Udal Musika Bandaren eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldirako sarrerak, Mozorroen afarirakoak eta Zirtaka antzerki taldearen ikuskizunerako ere.

Kultura Bergara

Santa Ageda eguna kantuan eta Santa eskean

2012-02-06 11:58:15 Maider Arregi

Santa Ageda eguna eta bezpera ibarreko herri guztiek ospatu dute. Jarrian, aste bukaeran Bergaran, Arrasaten, Eskoiratzan eta Aretxabaletan ikusi eta entzundakoak bideoetan:

Kultura Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza

Garaipen garrantzitsua Soraluce BKEk Basauriren kontra

2012-02-06 08:28:48 Julen Iriondo

Sailkapeneko atzealdeko borrokarako garaipen inportantea lortu zuen zapatuan Soraluce BKEk Basauriren kontra; sei puntuko aldea dute orain bergararrek bizkaitarrekiko.

Bergara

Giro ederra Bergarako Buruñao auzoan, San Blas jaien aitzakian

2012-02-05 21:17:24 Jokin Bereziartua

San Blas eguneko ospakizuna giro ederrean joan da gaur Bergarako Buruñao auzoan, trikitilari eta dantzarien saioez girotuta. Mezaren ostean elkartean txorizoa eta salda beroa hartzeko aukera egon da; hotzari aurre egiteko errezetarik eraginkorrena. Jende askotxo batu da eta, urtero moduan, ekitaldi arrakastatsuenen artean izan da txerri harrapaketa. Aurten ere ez zuen ihes egiterik izan.

Bergara

Santa Ageda bezpera Debagoienean: hotzaren eta elurraren aurrean, "kanta nahi dugu gogoz"

2012-02-05 11:47:43 Jokin Bereziartua

Santa Ageda bezperak hamaika irudi utzi zituen atzo Debagoienean. Herri bakoitzeko ohituretatik haratago, kantuan eta eskean irten ziren guztiek hotzaren aurrean eztarriak berotzeko borondate irmoa erakutsi zuten, baserri inguruak eta herrietako kaleak alaituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzan, ohitura denez, kintoak aritu ziren kantuan, dantzan eta eskean. Aje galantarekin eta eztarriak urratuta esnatuko ziren gehienak gaur...

Kultura Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga

Nabigatu euskaraz