PILOTA: Rezustak Promozioko finala jokatuko du, zapatuan irabazi ondoren

Leire Kortabarria 2014ko api. 13a, 11:10
Rezustaren ezkerrekoak erabaki zuen partidua.
Beñat Rezusta bergararrak eta Erik Jakak osatzen duten bikotea sailkatu egin da Promozioko Txapelketako finala jokatzeko, atzo, zapatua, Victor Esteban eta Alvaro Untoria bikoteari 17-22 irabazi eta gero. Labriten jokatu zen partidua zapatu arratsaldean. Aspek dioenez, "seguru asko" Bergaran jokatuko da finala, hilaren 26an, zapatua.

Partidu irekia izan zen bukaerara arte. Orduan, Jakak eta Rezustak partidua apurtzea lortu zuten. 67 joko-minutu izan ziren, eta 484 pilotakada eman zituzten. Rezustaren ezkerrekoa erabakigarria izan zen partidua irabazteko. Hasieran urduri zegoela igartzen zen arren, lasaitu zenean erakutsi zuen Untoriaren gaineko nagusitasuna.

Finalean, Gorka eta Merino I.a izango dituzte aurrez aurre.

Fronton saioari esan dionez, Rezusta "oso pozik" dago bere lehenengo finala jokatu ahal izango duelako. Partiduaren gainean, kostata baina "irabaztea lortu" zutela azpimarratu zuen.


Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak