Zientzia Museoan izango denaren aurrerapen bat, Errekalde Jauregian

Miren Arregi Amasorrain 2014ko api. 11a, 13:58
Errekalde jauregian, 2013ko CAF-Elhuyar sariketaren testuinguruan, Bergarako Zientzia Museoa edo Laboratorium Museo izango denaren zati txiki bat ikusteko aukera izan zen atzo. Errege Mintegiko zientzia bilduma hartuko du aldi batez Errekalde Jauregiak, izan ere asmoa da, etorkizunean Mintegia bera izatea Zientziaren museoa.

Guztira 3000 piezaz osatzen den bildumaren zatitxo bat ipini zuten ikusgai atzo. Fisikako instrumentuak eta zoologiako bildumaren lagin bat, alegia.

Errekalde jauregia egokitu egingo dute Zientzia museoa izango den hori jasotzeko eta lanen ostean, urte bukaerarako dena gertu izatea aurreikusten dute. Beheko solairuak jasoko ditu aldi baterako erakusketak eta lehenengo solairuan egongo da erakusketa iraunkorra.

Zientzia Museoaz haratago, Bergarako turismoaren erdigune bilakatuko da Errekalde jauregia datozen hilabeteetan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak