Beñat Rezustak eskura du bigarren mailako finala

Xabier Urtzelai 2014ko api. 10a, 13:57
Aspeko pilotari bergararrak eskura du Promozio Txapelketako finala. Horretarako, baina, Jakak eta Rezustak partidu erabakigarria dute asteburuan Iruñean (zapatua, 17:30, Labrit). Aurrean izango dituzten kontrarioak, berriz, Victor eta Untoria izango dira.

Finalean izango den beste bikotea erabakita dago, Gorkak eta Merinok dagoeneko eskuan dutelako txartela. Hala, aurreko astean partidu ikusgarria egin zuen bergararra ahaleginduko da, bihar irabazi, eta errioxarren arteko finala eragozten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak