Bildu-Aralarren jarduna kritikatu du berriro Bergara Garbiak

Ubane Madera 2014ko mar. 18a, 08:40
Bergara Garbiak Bildu-Aralarrek bidalitako azkeneko bandoa gogor kritikatu du, hiru puntutan. Batetik, azkenaldian halako "lartxo" jaso dituztela esanez; bestetik isunak jartzeko "mehatxua" salatuz eta azkenik, Bildu-Aralarren "gezurrak" salatuz.

Isunei dagokienez, Bergara Garbiak salatzen duena da martxoaren 17ko bandoaren arabera, zabor-poltsak batzen dituztenek "ezin" dutela jakin haiek zer duten barruan, "baina kubo barruan sartuta badago, bai; a ze lotsa gutxi!", diote. "Eta zela ez, isun ekonomikoen mehatxua okurritu zaien errekurtso inteligenteena da. Inposatu, beldurtu eta gero herria zigortu; horixe da Bildu-Aralarren politika", gaineratu dute.

Bilketa ez da birziklatzea

Bildu-Aralarren "gezurrei" dagokienez, berriz, Bergara Garbiak argi utzi gura du ez dela gauza bera honakinen bilketa selektiboa eta birziklatzea. "Atez atekoa sistema bat besterik ez da, ez ditugu nahastu behar bilketa selektiboa eta birziklatzea, ez dira gauza bera, eta hori egiteko ahaleginetan dihardu hasieratik Bildu-Aralarrek: euren gezurrekin mareatu".

Bukatzeko, jakin gura dute 2014ko aurrekontutik zer dela eta aurreikusi diren 1,9 milioi euro "herriak nahi ez duen bilketa sistema ezartzeko, are gehiago langabezian diren Bergarako familia ugariek bizi dituzten une gogor hauetan", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak