Bergarako gaztetxeak, 12 urte eta hamaika ekimen

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko eka. 4a, 17:00

Bergarako gaztetxeak hamabi urte bete ditu kartzela zaharrean eta mugarria ospatzeko hamabi eguneko egitaraua antolatu dute. Hamabi urte gazte talde batek Gazte lokala proiektua abiarazi zuenetik. "Dagokiguna lortzeko bidea hasi zenetik". Oraingo eguaztenean hasi eta ekainaren 17ra bitartean, egitarau oparoa prestatu dute, ekimenez josia.

"Denbora luze honetan pertsona eta belaunaldi desberdinak pasatu dira gazte asanbladatik, baina guztiek helburu berdina izan dute; asetzen ez gaituen botere ekonomiko zein instituzionalari aurre egitea, gure proposamen eta proiektu autogestionatuak sortuz, gure burujabetza osoarekin eta gertuko kezkei aurre egiteko asmoarekin". Halaxe diote Bergarako gaztetxekoek.

Gaztetxekoek diote "inoiz baino arrazoi gehiago" daudela "sistemari bizkarra eman" eta alternatibak sortzeko, krisi ekonomikoa, krisi soziala, ideien krisia, krisi energetikoa, gazteriaren krisia… "Hein handi batean sistema oso baten krisia bizi dugu eta etorkizun desberdin batean sinesten dugunok gure xumetasunetik proiektuak abiarazteko asmoa dugu, ezin gara usteldutako sistema noiz jausiko zain gelditu".

Horregatik eta horretarako, "gauzak modu desberdinean" egin daitezela erakutsi nahi dutelako ospatuko dute gaztetxearen hamabigarren urteurrena. Hamabi eguneko egitaraua osatu dute eta denetik izango da: hitzaldiak, bertso bazkariak, su artifizialak, kontzertuak, antzerkiak, mahai-inguruak, dokumentalak, jokoak, erakustaldiak… "Guztiok gaude gonbidatuta, inoiz baino gehiago kartzela zaharrak denon inplikazioa behar duelako".

Hona hemen egitarau osoa

  • Ekainak 6, eguaztena: 19:30: ETAkideen ametsak, Markos Zapiainen liburuaren aurkezpena eta solasaldia idazlearekin, Angiolillo liburutegiaren eskutik.
  • 

Ekainak 7, eguena: 19:00: Feminismoaren egungo erronkak kafe tertulia.


  • Ekainak 8, egubakoitza: 20:00: Egitarauaren aurkezpena.
 21:00: Afari irekia (ez da apuntatu behar).
 22:00: Su artifizialak.
 22:30: Zast!, helduendako poesia musikatua eta Jon Basaguren bakarlaria.


  • Ekainak 9, zapatua: 09:00: Intxortako lubakietara bisita gidatua.
 16:00: Mahai-ingurua: Deba, Antzuola eta Oñatiko gaztetxeen egoera.
 22:00: Kontzertuak: Hank, Can't Explain eta Blaka.


  • Ekainak 10, domeka: 18:30: Errausketari ateak ixten dokumentala.


  • Ekainak 11, astelehena: 19:00: El pan nuestro de cada dia dokumentala eta mahai-ingurua.


  • Ekainak 12, martitzena: 19:00: Drogak, kapitalismoa eta herri mugimendua hitzaldia.


  • Ekainak 13, eguaztena: 19:00: Feminismoari buruzko mahai-ingurua.
  • 

Ekainak 14, eguena: 19:00: Gaztetxia zertarako? Mahai-ingurua.
  • 

Ekainak 15, egubakoitza: Arratsaldean, tailer ezberdinen erakustaldia kalean: Salsa, taila...
 22:30: Un par de txurris–Tsna (Sexuari buruzko klown-a).
 Ondoren: jokoak (Txerapin, Barrilthrowin…).


  • Ekainak 16, zapatua: Gaztetxe eguna (Tiketak ohiko tabernetan salgai).
 11:00: Pati-poteo-musikatua gaztetxetik abiatuta (eroan patinete, skate edota erroberadun tramankuluren bat).
 14:30: Bertso-bazkaria hamaika bertuteko bertsolariekin.
 23:00: Kontzertuak: Bertsio gaua bergarako musikariekin, La familia Iskariote eta Dj Elvis caino.
  • Ekainak 17, domeka: 19:00: Txapa jaia: Napoka Band.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak