Gaztetxearen etorkizunaz hausnartu dute 'Elosuko kongresuan'

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko aza. 14a, 09:00

Gaztetxeak komunikabide ezberdinak nola erabili ditzakeen, urteko plangintza zein izan daitekeen eta inguruko gaztetxeen egoera zein den eztabaidatu eta hausnartu dute Bergarako gaztetxeko kideak asteburuan, Elosuko abadetxean egin duten 'kongresuan'.

Egubakoitz iluntzetik domekara arte bilduta egon dira Bergarako Gazte Asanbladako 30 gazte baino gehiago gaztetxeaz hausnartzen. Gaztetxearen erabilpenaz eta kudeaketaz eztabaidatu, adibidez; irratia eta bloga nola eta zertarako erabili dezaketen ere ikusi dute Txapa irratiko eta Topatuko lagunekin; urteko plangintza eta proiektuak ere aztertu dituzte eta inguruko gaztetxeko lagunak ere gonbidatu dituzte euren egoeren berri jakiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak