Bergara
Kolunbarioak erabilgarri daude dagoeneko Bergarako kanposantuan
Azkenaldi honetan, geroz eta herritar gehiagok aukeratzen dute hildakoak erraustea. Hori dela eta, errautsak kanposantuan gordetzeko eskariak ugaritu egin dira. Eskariei aurre egiteko, Bergarako Udalak kanposantuko horma-hilobietan kolunbarioak jartzeko erabakia hartu zuen eta dagoeneko onartuta daude ordenantzak. Bailara osotik, Bergaran bakarrik eskaintzen da zerbitzu hori.
Bullyng-a tratatuko duen antzerki foruma egingo da
Bergarako Udaleko kultura sailak bullyng-aren gaia tratatuko duen antzerki forum saioa antolatu du maiatzaren 17an. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Aroztegi aretoan.
Zapatuan, XX. Udaberriko kontzertua Musika Eskolakoen eskutik
Kontzertua, 19:00etan izango da Udal Pilotalekuan Musika Eskolako hainbat talderekin. Ondoren, urtero egin ohi den bazkariaren ordez afaria egongo nahi duten guztiendako
Mendi bizikleta zeharkaldian izena emateko epea zabalik
Mundumira jaialdiarekin batera hainbat kirol jarduera ospatuko dira. Horietako bat, mendi bizikleta txangoa izango da. Lokatza Ziklismo Eskolak, Mundumirak eta Kirol Zerbitzuak antolatua dute. Helmugan ekintza inportanteak egingo dira eta Mundumirarekin bat egingo du.
Ollo eta Linzoainentzat Bergara Hiria
Jendez lepo bete zen atzo Bergarako Udal Pilotalekua Bergara Hiria Pilota Txapelketako finalak ikusteko. Ikusle asko eta asko antzuolarrak ziren, euren herrikide aitor Mendizabal baitzen finalistetako bat. Azkenean baina, garaipenak ihes egin zien Mendizabal eta bere bikote Larrinagari, eta Ollo eta Linzoainentzat izan zen txapela.
Bergaran albiste
- Mendekoste domekan hasi ahal izan dute herritarrek kale giroaz gozatzen
- Babes-etxea prestatu du Udalak
- Udal zerbitzuak itxita egongo dira astelehen eta martitzenean
- Mikel Goñik jokatuko du egubaikotzean herriko pilotalekuan
- Txapa irratiak makro-kontzertua egingo du uztailean diru premiari aurre egiteko
- Xipizarok antolatutako udalekuetan izena emateko epea zabalik
- Ertzaintzako helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du Irukurutzetan
- Maiatzeko kultura agenda kaleratu du udalak
- Eguneko giroa indartu nahian hainbat ekitaldi antolatu dituzte
- Bozkatutako hiru mozietako batek ere ez du aurrera egin Bergaran