Urriaren 8tik abenduaren 17ra bitartean masaje bateratuari buruzko hastapen ikastaroa izango da Arrasateko Natura Enean Arrasateko Yoga Elkartearen eskutik. Asteazkenetan izango da ikastaroa, 21:00etatik 22:30ak bitartean.
Helburua izango da Mendebaldeko masajea eta Ekialdeko masajeen arteko uztartzea.
Informazioa eta izenematea: 943 79 35 76 edo www.arrasateyoga.org
1955ean jaiotako arrasatearrek batera bazkalduko dute azaroaren 29an, zapatua. Interesa dutenek 60 euro sartu beharko dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu honetan: 3035 0047 12 0471073336. ( Izen abizenak jarri). Izena emateko azken eguna azaroaren 25a izango da. Autobusa izango dugu.
Azaroaren 29an bazkaria egingo dute Basterralde jatetxean. Interesatuok 60 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako kontu honetan azaroaren 25a baino lehen: 3035 0047 12 0471073336. Autobusa izango da.
Arrasate Musikaleko bandak kalejira egingo du. Pieza hauek joko dituzte: 'Egun da Santimamiñe' eta 'Ikusi mendizaleak'. Zuzendari berria du bandak: Mikel Markiegi, eskolako tronboi irakasle ere badena.
AEDk antolatuta, Josemari Velez de Mendizabalek 'Ez nau etorkizunak kezkatzen…' delako hitzaldia egingo du, 'Euskarak, gerorik bai?' delako zikloaren barruan.
Setter arrazako txakur emea galdu zen azaroaren 16an Bolibar inguruan. 12 urte ditu, Zuri izenekoa, eta plaka dauka lepokoan. Guretzat balio sentimental haundia dauka. 943 79 96 55