Arrasate

Arritxu Barruso 2007/08/27 14:08

Udalak Abiadura Handiko Trenaren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Dokumentu Akzioak

Arrasateko Udalak ezohiko osoko bilkura egin du alderdi politikoek Abiadura Handiko Trenaren proiektuarekiko daukaten jarrera ezagutzeko. Horrez gain eta lurren desjabetzen inguruko alegazioak aurkezteko epea gaur bukatzen denez, Arrasteko Udalak instituzio bezala Aramaio-Arrasate eta Arrasate-Elorrio bitarteko zatietan proiektuarekiko dauzkan desadostasunak jasotzen dituen idatzia aurkeztu ahal izateko bozketa egin du.

AHT proiektuaren aurka agertu dira Eusko Abertzale Ekintza, Ezker Batua-Zutik eta Aralar. Alderdi Sozialistak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak Abiadura Handiko Trenaren aldeko botoa eman dute eta Eusko Alkartasuna, berriz, abstenitu egin da. Bozketa amaitu ostean AHT Elkarlana plataformak eskatu du hitza Abiadura Handiko Trenak ingurugiroan sekulako txikizioa ekarriko duela salatuz eta proiektuaren amaiera eskatuz.

Ingurugiroan eta lehenengo sektorean AHTak egingo dituen kalteak eta informazio falta izan dira proiektuaren aurka agertu direnek erabilitako argudioak.

Alderdi Sozialistako kideek uste dute, ordea, Abiadura Handiko Trenak onura asko ekarriko dituela bai Euskal Herri mailan eta baita Espainia mailan ere. Eusko Alderdi Jeltzalea ere AHTaren alde agertu da,  beti ere ustez beharrezkoak diren zuzenketak kontuan hartuta.

Hori horrela, bigarren bozketari dagokionean alderdi sozialista izan da kontrako botoa eman duen bakarra. Hau da Arrasateko Udalak proiektuarekiko dituen desadostasunak jasotzen dituen txostenaren aurkako botoa eman du eta kasu honetan Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Eusko Alkartasunak alegazioak aurkeztearen aldeko botoa eman dute.

Eguerdiko ordu biak baino lehen aurkeztu beharko ditu Arrasateko Udalak gaur osoko bilkurak gehiengoz onartutako alegazioak. 

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Udalak Abiadura Handiko Trenaren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Ezohiko osoko bilkura AHTren inguruan Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak