Arrasate

Maider Arregi 2008/03/07 14:41

Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia hil dute tiroz (44 erantzun)

Dokumentu Akzioak

Atzo 22:00etan ipiniko zuten tiroz hildako zinegotzi sozialista ohiaren hil kapera Udaletxeko pleno aretoan familiak hala eskatuta. Bihar izango da hileta San Juan Batailatzailearen parrokian 17:00etan. Protesta ekitaldiak ere deitu dituzte: lehenengoa, gaur 12:00etan, Herriko plazan kale agerraldia egingo dute; eta bigarrena, manifestazioa, astelehenean 19:00etan. Bozeramaileen batzordeak atzo adostutako deialdia da, EAE ez beste alderdien oniritziarekin. Dena den, momentuz, Udal Gobernua ez dela desegin jakitera eman dute, EB-Zutik, gobernuko kideek.

Aipatutako adostutako testuan, Bozeramaileen Batzordeak "erabat" gaitzetsi du "hilketa doilorra". Horrez aparte, izan dira hainbat zurrumurru EAEk eta EB-Zutik koalizioak osatutako udal gobernua apurtu egin dela baina Ander Rodriguezek – EB-Zutik koalizioko bozeramaileak – Goienari ezeztatu egin dio hori. Hark adierazitakoaren arabera Eusko Abertzale Ekintzak egingo duen balorazioaren zain daude erabakia hartzeko.  Bihar osoko bilkura egongo zelako zurrumurrua ere zabaldu den arren udal iturriek hori ere ezeztatu egin dute eta aditzera eman alderdi sozialistako kideak alkatearekin batzartuko direla plenoaren eguna zehazteko.

 

 

Tiroketa Navas de Tolosan, San Andresen map

Tiroz hil zuten Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia atzo eguerdian

Arrasateko PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrasco tirokatu egin zuten 13:30ak aldera. Anbulantzian eraman zuten Arrasateko ospitalera, oso larri, eta bertan hil zen. Atzo, 18:00etarako bozaramaileen batzarra deitu zutenudaletxean. PSE-EE alderdiko Karmen Atxutegik  dagoeneko Ino Galparsoro alkatearren dimisioa eskatu du Goiena Telebistari egindako adierazpenetan.

atentatua arrasate

Arrasateko PSE-EEko zinegotzi izandako Isaias Carrascok hiru tiro jaso zituen; horietako bat lepoan. San Andres auzoan izan zentiroketa, Navas de Tolosa kalean, etxetik irteten ari zela. 42 urte zituen eta egun, autobideko ordainlekuan egiten zuen lan. Goizean larrosak banatzen jardun zuen Arrasateko kaleetan.

Carrasco PSE-EEko zinegotzi izan zen Arrasateko udalean 2003-2007 legealdian. Hasieran esan dute hil egin dela, baina 14:30ean jakinarazi dute ez zegoela hilda. Baina, 14:40etan ospitaleko iturrien arabera, bi arnas eta bihotz geldialdi izan ditu eta erreanimatzen saiatzen ibili diren arren hil egin da.

atentatua arrasate

Bestalde, Ertzaintzak adierazi du aurpegia estali gabe zeraman gizonezko batek tiro egin ziola Isaias Carrascori. Testiguek gaineratu dute gizonezkoak gezurretako bizarra zeramala. Orain, Ertzaintzak adierazi du, 4x4 ibilgailu gris baten bila dabiltzala.

Osoko Bilkura eta bozeramaileen batzarra

Bozeramaileen batzarra atzo arratsaldean egin zen 18:00etan udaletxean.

Gaur, zapatua,  12:00etan kontzentrazioa deitu du Eudelek udaletxe guztietan.
 

  -

 

-

Dolumina familiari, igandean botua ematera

piban — 2008/03/07 15:29
Hilketa honi erantzuna emateko igandean hauteskundeetan botua ematera. Borroka ez da bidea demokrazian. Dolumina familiari.

Gero demokraziaz berbetan etorriko dira

Iker — 2008/03/07 15:57
Beste pertsona bat erahilda bere pentsatzeko eragatik. Gero Ezker Abertzalekoek demokrazia hitzarekin ahoa beteko dute.

Ino Galparsorori

Luistxo Fernandez — 2008/03/07 15:58
Nire eskaera Arrasateko alkateari, Ino Galparsorori. Entzun dut ospitalera joan zarela. Mesedez, eskatu botoa ANVrentzat, domenak hori idazteko paper batean, sartzeko hautestontzian. Baliogabea ez da baliogabe izango behingoz.

ETAren boikot eskaerari uko egin behar zaiola uste dut.

Pake behingoz

Anbotokomari — 2008/03/07 16:10
Lotsagabe hutsak zarete...euskaldonon eta Euskal Herriaren alde egiten duzuela??? ja , ja , ja !!!!!! Tristeena da , gainera ezagunak izango zaretela.
Gainera objetibo erresa zan....eskoltarik gabekoa, eta langile xumela.....
Ino, espero dot atentatua kondenatuko dezula.....
Ni arrasatearra naiz, baino gaur lotsa ematen dit bertako izatea....

Itziar Lamarain - PP

usoa — 2008/03/07 16:13
Itziar Lamarainek esan du kaleko pertsona bat zela Carrasco, langilea. Gaineratu du "ez dakite beste ezer egiten, hil bakarrik eta horixe egin dute".

Ino izan ahal da?

Paul — 2008/03/07 16:25
Badirudi Ino izan dela gaurko hilketaren egilea. Ino behintzat hospitalera joan da bere berri izatera tiroketa gertatu bezain laster, zuek kritikatzen ari zineten bitartean.
Mesedez, errespetu pixkat!!

Karmen Atxutegi PSE-EEko zinegotzia Arrasaten

Maider Arregi — 2008/03/07 16:26
Karmen Atxutegi PSE-EEko zinegotziak Goiena Telebistari esan dio, eskolta gabe eta politikatik aldenduta zegoela Isaias Carrasco. Gaineratu du emazte eta alabaren aurrean tirokatu dutela. Ino Galparsoro alkateari osoko bilkura bat egiteko eskatu dio eta atentatua kondenatzeko. Alkatearen dimisioa ere eskatu du Atxutegik. Nabarmendu du Atxutegik atentatu egileen "gizatasun eza".

Pakea izan behar litzake hitz bakarra

Anbotokomari — 2008/03/07 16:32
Paul, mesedez
Noski ez dala Ino izan ..... baina atera daitezela behingoz Etaren gonapetik.....hiltzaile horiek ez dire euskaldunak, ezta Euskal Herriaren salbaitzaileak....utzi gaitzatela bake bakean .... ez ditugu nahi, eta batez ere ez dezatela niregatik hitzegin .....
Horrela ez deu Euskal Herria altxatuko .....

4x4 ibilgailu gris baten bila dabil Ertzaintza

Maider Arregi — 2008/03/07 16:42
Ertzaintzak adierazi du aurpegia estali gabe zeraman gizonezko batek tiro egin diola Isaias Carrascori. Testiguek gaineratu dute gizonezkoak gezurretako bizarra zeramala. Orain, Ertzaintzak adierazi du, 4x4 ibilgailu gris baten bila dabiltzala.

Osoko bilkura deitu dute biharko

Maider Arregi — 2008/03/07 16:42
Bihar, zapatua, osoko bilkura deitu dute 12:00etarako. Hala ere EAE ez beste guztiak osoko bilkura 11:00etara aurreratzea nahi dute 12:00etan kontzentrazioa deitu duelako EUDELEk udaletxe guztietan.

Bozeramaileen batzarra arratsaldean

Maider Arregi — 2008/03/07 16:43
Bozeramaileen batzarra egingo da 18:00etan udaletxean.

Konponbidearen alde, M-9 abstentzioa!

Karlos — 2008/03/07 16:47
PSOEk herri honi egiten dion eskaintza bakarra errepresioa eta espainiar konstituzioa dira. Euskal Herriaren eskubideen alde lanean ari den guztiontzat kartzela eta herri honi beraien konstituzioaren inposizioa. Baina herri honek nazio aitortzan eta erabakitzeko eskubidean oinarritutako konponbidea nahi du. Gure etorkizunaren jabe izan nahi dugu. Horregatik, egoera larria da, bai, baina hori da PSOEk aukeratu duen bidea: enfrentamenduarena. PP-PSOE prest daude onartzeko biolentzia maila bat –orain etorriko dira kondenak eta malkoak, baina beraientzat guztiz asumigarria da – beti ere Euskal Herriari autodeterminazio eskubidea onartu gabe. Kosovon posible dena Euskal Herrian ez da. Beraz, igande honetan nik planto! Abstentzioa! Argi esateko egoera hau konpondu behar dela, borondatea dela falta dena politikoen aldetik. PSOE egon da bilduta Loiolako mahaian eta ezetz argia esan diote konponbide demokratikorako dagoen proposamen bakarrari. Eta mesedez! Ez esan demokrazia dagoenik Euskal Herrian! Gezurra delako.

Rubalcaba, Espainiako Barne Ministroaren berbak

Jon Berezibar — 2008/03/07 16:47
Barne Ministroak egin berri duen agerraldian esan du pertsona batek tirokatu duela bizkarretik hainbat aldiz Carrasco. Buruan eta bularrean eman dizkiote tiroak Espainiako Barne Sailaren arabera. Rubalcabak esan du ekintza "doilor eta koldarra" izan dela; "pertsona bat hil eta familia bat apurtu" dutela eta auzitegi baten aurrean amaituko dute egileek eta kartzelan.

ANVko zinegotziei elkartasuna.

Karlos — 2008/03/07 17:19
Nire babesa guztia Ino Galparsoro alkateari eta EAE-ANVko zinegotzi guztiei.
Nola da posible eskatzea orain talde politiko honi ezer, errepresioaren diana denean behin eta berriz? Erantzukizuna ez da ANVko zinegotziena. Beraiek ez dute inoren kontra biolentzia erabili. ETAren gonapean daudela dio Anbotoko Marik. Beraiek herriaren borondatez daude Udaletxean eta hemen dagoen gatazka konpondu nahi ez duena badakigu zein den: PSOE-PP “España una grande y libre” nahi dutelako, non euskal herritarrok ezin ditugu erabakiak hartu. Eta gero PNV eta bere konpartsak, oso eroso bizi direlako egoera honetan beren negozio zikinak egiten. Aski da! Arazoa konpon daiteke borondatea egonez gero. Bestalde, nik ez dakit PSOEko militantea hil duena euskalduna den ala ez, baina euskalduna da euskaraz hitz egiten duena eta gaitasun hori ez du kentzen inor hiltzeak.

Karlos, Euskal Herriaren etsaia

Joseba Larrañaga — 2008/03/07 17:19
Karlos, zu eta zu moduan pentsatzen duzuenok zarete Euskal Herriak duen etsairik handiena. Ezker Abertzale Itsua ari da herri hau amildegira eramaten. Nik ez dut espainola izan nahi ez dudalako torturatzaile eta menperatzaile batzuekin elkar bizi, eta arrazoi beragatik ez Euskal Herri independiente baten ideiak ez nau dagoeneko liluratzen, ezin ditudalako herrikidetzat onartu gizon bat bere emazte eta umearen aurrean tiroz jo eta akatzen duena eta ekintza hori ez salatzeko besteen ankerkerietan ezkutatzen dena. Espainiazaleek aspaldi nazkatuta gintuzten, baina ezker abertzaleak ere erabat nazkatu gaitu. Igandean, bozkatu egingo dugu, txuri besterik ez bada, baina bozkatu. Euskal Herriaren alde.

Doluminak

Maider — 2008/03/07 17:21
Nik ere doluminak eman nahi dizkiot hildakoaren familiari.

ETAko hiltzaileei, euskalherritarron gehiengoari nazka ematen diguzue, ez duzue gure nahia errepresentatzen eta bide horretatik ez duzue ezer lortuko. Beste batzuek ere hiltzaile eta eskubide-apurtzaileak izateak ez die zuen ekintzei zilegitasunik ematen, haiek besteko hiltzaile eta nazkagarriak zarete.


Lotsa gutxi, Karlos

Josu — 2008/03/07 17:27
Lotsa gutxikoa iruditzen zait erahil berri baten odola oraindik bero dagoela hitz horiek botatzea.

Nire babesa familiari eta sozialistei. Bat egiten dut Luistxoren eskaerarekin.

Ander Rodriguez (EBko Arrasateko zinegotzia)

usoa — 2008/03/07 17:42
"Isaias Carrascoren hilketa erabat gaitzesten dugu. Ni lau urtean egon nintzen harekin zinegotzi, eta erabat hunkituta nago. Sekulako sarraskia izan da, ez dago inolako motiborik ekintza hori justifikatzeko".

Doluminak familiari

jon — 2008/03/07 17:47
Lehenengoz nire dolumina familiarentzat.

Bestalde, herriarentzako lan egin duen langile sozialista erahil egin dute eta Karlos politikaz hitz egiten...........

Benetan penagarria........ hau da errespetu falta!!!!!

Domekan bozkatzera joango naiz, tiro bat eman behar al didazu ????

Nik ere dolumiak

Anbotokomari — 2008/03/07 18:17
Lehen ziaro berotuta sartu naiz , eta nik ere nire dolumiak eman nahi dizkiot bere familiari....
Karlos, niri ere tiro bat emango al didate igandean bozkatzera noianian.... HORI DA ZUEN DEMOKRAZIA!
Hiltzaileak kartzelara....
Nik Euskal Herri askea nahi dut, baina odolik gabekoa.
ETA ,etakide eta babesleak, soberan zaudete !!! ALde hemendik !!!!

ezerk ez du justifikatzen

patxi — 2008/03/07 18:29
Ezerk ez du justifikatzen beste pertsona bat erailtzea. Ezerk ez, Karlos.

Benetan inork uste du "ekintza" honek ekarpen berria egingo dionik aipatzen duzuen gatazkari?

Nazkaturik nauzue. Ni ere bozkatzera joango naiz domekan, Arrasateko gehiengoa bezala.

Ino: esan ezetz! esan iezaguzu gaitzesten duzula hilketa, ez zaudela ados honekin.

DOLUMIÑAK FAMILIARI

iagoba — 2008/03/07 18:44

Egia esanda zaila egiten zait ulertzea gure inguruan horrelako ekintzak defendatzen dituen pertsonak daudela ikustea.
Eta hau al da nahi duzuen demokrazia?

Nik ez dut zuen demokrazian bizi nahi eta nozki ETA soberan dagoela argi dago , ez baitu gizarte honetan ezer pintatzen

doluminak

miren — 2008/03/07 18:59
nire doluminak familiari.

eta Karlos, zuri, errespeto apur bat eskatuko dizut, ni ere euskaldun peto petoa naiz, baña ez dut inoren heriotza desio. hil, hil eta hil,... zuk uste horrela jasoko duzuela Euskal Herria? mesedez, utzi gaitzazue lan egiten eta demokratak garenoi hori egiten, gure gurasoek horrenbeste lan egin behar izan zuten ikastolak, euskera, etab aurrera ateratzeko eta zuk eta zu bezelakoek guzti hau pikutara bialzten ari zarete, gure izenean? nirean ez behintzat.

Hipokritak

maialen — 2008/03/07 19:25
Gaurkoa Euskal Herria salbuespen egoeran dagoenaren adibide bat gehiago da. Besterik ez. Negargarria iruditzen zait jendea halako hilketa bat gertatzen denean bakarrik eskandalizatzea, egunero-egunero milaka Euskal Herritarren oinarrizko eskubideak zapaltzen direnean. Hipokritak.
Zergatik ez duzue salatzen PSOE, PP eta beren juglareek euskal jendarteari egiten ari diren engainua? Zergatik ez zarete eskandalizatzen aurpegira lapurtzen ari zaizkigunean beren negozioak egiteko? Herri honetan egoera “normal” batean bizi garela sinestarazi nahita, dugun arazo politikoa ezkutatzen digute. Eta frankismotik egiten ari diren politika errepresiboak milaka hildako, torturatu, iheslari ekarri ditu. Milaka familia hautsi ditu, eta gaur beste familia bat hautsi du. Gauzak konpontzeko borondatea negozioa egitekoa baino handiagoa balitz, ez genuke halako tragu txarrik pasa beharko. Baina zer inporta da, ezta? Hurrengo astean ere eskiatzera joango gara eta jarrai gaitzatela engainatzen, inork ez baitauka astirik bere bizitza maneiatzen duten haien lana zelakoa den hausnartzen hasteko. Hori bai, gaur kulpa betiko disidenteei botako diegu, horixe baita politikoki zuzenena eta kasu hauetan egin behar izaten dena. Bakoitzak begira diezaiola bere buruari lehenengo, denok dugu gaurkoaren kulparen zati bat.

karlos eta maialeni

mari — 2008/03/07 19:48
hasteko nire doluminak familiari.

Karlos eta Maialen: zuek ez duzue ez gerra ez frankismoa bizi izan dirudienez. Zuek frankismoari jokoa egiten zabiltzate betik eta Euskal Herria izorratzen zuek hildakoekin, grebak, bonbak,... hori al da Euskal Herria aske egitea? Lehen eta orain beti Euskal Herriaren aurka egiten, ez herria jasotzen. Zuen ekintzek PP-ri egiten dio mesede, beste inori ez, eta Euskal Herriaren etsai haundienak PP eta ETA dira. Gu Euskal Herri paketsu eta langilearen alde gaude eta beti hori defendatuko dugu.

Doluminak

Amaia — 2008/03/07 19:55
Nik ere lehendabizi doluminak familiari.

Nire tristura adierazi nahi dut goizero bakarrik esnatuko den andre horrengatik, aitaren barrerik entzungo ez duten ume horiengatik. Baina, batez ere, berriro esnatuko ez den pertsona horrek ematen dit pena.

Eta karlosi galdetu nahi diot ea zertarako izan den. Ea Euskal Herria euskaldunagoa eta "askeagoa" den. Ea "estatu zapaltzailea" ahulagoa den. Baina, batez ere, "herriak" barkatuko al duen.

Bai, herriak. Zure gizatsaunik gabeko dogmatismo horrekin bat egiten ez duen herriaren zati zabal horrek. Ni behintzat nazkatuta nago nire izenean mina besterik sortzen ez duzuenokin. Ateoak zaretela esango duzue, baina zuen jainko konplexu horrek aspertuta nauka, nork bizi eta nork hil behar duen erabakitzen. Herriarentzako "lanean" ari omen zarete, baina herriaren gehiengoak bost. Despota ilustratutzat al duzue ba zuen burua, despotak baino ez zaretenean?

Nik Euskal Herri euskaldun, sozial eta solidario batean amesten dut, eta zu ez zaude bertan.

Beti besteen kulpa

iagoba — 2008/03/07 20:06
Gaur egun ETA K kalte ikaragarria egiten ari zaio gizarte honi.
Ez al duzu uste horrela Maialen?
Denok hipokrita batzuk izango gara, baiña gaur pertsona bat hil dute Arrasaten. HIL!, eta ahasten bazaizu ere hil dute hau langile xume bat besterik ez zen(PSOEK eta PP heuren negosioak??? hori palabreria deitzen zaio, hori bai besteak dira hipokritak. AH eta gogoratu Isaias ek ez dizula ezer esango, HILDA da bait dago.

ANV KOLDARRAK !!!!!

Anbotokomari — 2008/03/07 20:09
Arrasatear bat akatu dute ETAko hiltzaileak, eta kondenaren kontra bozkatu duzue??? KOLDAR hutsak zarete...ea noiz ateratzen zeraten ETA ren gonapetik....
INO lotsa ematen dit zu bezalako alkatesa bat eukitzea...

Maialeni

Maider — 2008/03/07 20:12
Maialen, zuk ez dakizu ni noiz eskandalizatzen naizen eta noiz ez. Zuk ez dakizu gaurko hileta gaitzesten dugunok "PSOE, PP eta beren juglareek euskal jendarteari egiten ari diren engainua"ri buruz dugun iritzia. Ez dakizu nola kalifikatzen dudan nik PP eta PSOEren jarrera, zer den normaltasuna niretzat eta nola erreakzionatzen dudan nik torturaren aurrean. Beraz, ez ondoriorik atera eta ez pentsa zure egia denon egia denik.
Zure jarrera antidemokratiko berbera baina ideologia ezberdina dutenek tortura kasuen aurrean egiten dutena egiten duzue: bestearen basakeriak erabiliz zeuena justifikatu. Batzuk eta besteak ez zarete hain ezberdinak...

Rosa Diezek doluminak eman dizkie senitartekoei

marregi — 2008/03/07 20:38
Rosa Diez, Union Progreso y Democracia alderdiko kidea Isaias Carrascoren etxean izan da senitartekoei doluminak ematen.

NAZKA!!

imanol — 2008/03/07 21:06
NAZKA!GORAGALEA! hau da giza honetako hilketak babezten eta justifikatzen dituzuenok ematen didazuena... hau al da nahi duzuen euskal herria??? ze legitimitate duzue herriaren askatasun, errepresio, faxismo... hitzegiteko? damu ditut bere garaian euskal herritarroki botatako botuak, damu dittut txosnetan pasatako lan orduak, damu dittut joandako manifestazioak... damu dittut bai... igande honetan bozkatu egingo dut baina ez inoren aldezuenaurka baizik!!! zuek zarete herri honen etsairik handienak! utzi bakean euskal herria!

Bihar ez dute osoko bilkurarik egingo

Maider Arregi — 2008/03/07 21:21
Azken ordua: Bihar ez dute osoko bilkurarik egingo. Udaletxeko iturrien arabera, alderdi sozialistako ordezkariek alkatearekin berba egin behar dute osoko bilkura berezi horren eguna zehazteko.

heriotz guztiak ez al dira berdinak???

aitor arregi — 2008/03/07 21:22
heriotz guztiak ez al dira berdinak???
gaurko gertakarien aurrean nere gogeta.
bortzakeriaren eraginez 4 emakume hil zituzten duela astebete, lan istripuz beste horrenbeste hil dira, eta horrela jarrai daiteke....
halako gertaerak beti dira mingarriak, baina hauen aurrean izaten ditugun erreakzioak ordea EZ!!!
batzuk salatu eta deitoratu, beste batzuk domekan bozkatzera joateko deitu, eta beste batzuk ixilik eta mutu geratzen gara.
Beingoz jar ditzagun guztien bizi duinaren aldeko neurriak eta baldintzak!!!

HEMEN HIPOKREZIA GEHIEGI DAGO!!!

arrazoi duk aitor

imanol — 2008/03/07 21:29
arrazoi duk aitor... hilketa guztiak berdinak dittuk baina honek badik berezitasun bat... hire eta nire izenean egiten dela, euskaldunon askatasunaren izenean hain zuzen ere. Eta ni enegok horrelakorik onartzeko prest! gainera ezberdin duk istripuz hiltzea edo borondate osos eta koldarki 4 tiro botatzea. edozein hilketa eta tortura gaitzetsiko dizkiat baina hau barne! batzuek egokitzat eta besteak gaitsezten dituztenek edo justifikatzen dituztenek ez ditek legitimitaterik eta babesik merezi.

Bihotz bihotzez Isaias erail dutenentzat

Iker — 2008/03/08 01:10
Baita ekintza gaitzesteko gai izan ez eta aitzaki hutsetan galtzen direnentzat.
http://tinyurl.com/2974ry

konponbidearen beharra

mikel — 2008/03/08 13:36
Lehenik eta behin Isaiasen sendiari nere doluminak adierazi nahi dizkiot. Gero, egoera gogor hau hotzean hausnartzen saiatzen naiz.
Hemen konpondu gabeko gatazka politiko bat dago. Sekulako sufrimendua eragiten duena gainera. Hortan gehienok ados gaudela uste dut. Herritar batzuk egunero jasaten dituzte gatazka horren eraginak; batzuk bizkarzainarekin joanez eta besteak beraien proiektu politikoa aurrera eraman ezinez ( espetxeratu egiten dituzte, torturatu, senideak bisitatzeko 1000km. egin behar dituzte astero, kondena beteta ere espetxean mantentzen dituzte presoak lege berriak asmatuz, politika egiteagtik espetxera, prentsaurrekoak emateagatik espetxera, manifestazio eskubidea urratua...) zer garai gogoratzen digu honek? Gertatzen dena da, gizartearen zati batek egunrokotasunan ez duela hori bizi. errepresio hori PSOEko agintariek diseinatu dute ezker abertzaleak ez zuelako loiolako negoziazioetan Espainara betiko lotuko gaituen marko bat onartu. Errepresio guzti honek helburu politikoak ditu, indarkeria beraiek ere helburu politikoekin erabiltzen dute. ez gara estatu demokratiko baten bizi eta beraz gertatzen diren ekintza guztiak hortik abiatuta hausnartu behar dira. Horrelako ekintzak munduan egoera hau bizi duten nazio askotan gertatzen dira, eta askotan horren alde egiten dugu. Palestina, chiapas, irlanda..." Ez dira euskaldunak", "anv koldarrak"... horrelako esaldiek ez garamatzate inora.Gaur egun, ezker abertzaleak bait du gatazka konpontzeko proposamen bakarra. Gerra estrategia egin dutenak zergatik ez dira kritikatzen? Hemen gauzak konpontzeko proposamenak egin behar dira.
PSOEk etengabe elikatu du gerra estrategia, hau ondorio bat da.
Badakit momentu honetan zaila dela batzuentzat hausnarketa hau egitea, baina nire ustez gero eta beharrezkoagoa da elkarren arteko errespetuan oinarritutako bake prozesu bat aurrera eramatea.

mikeli galderak

kerman — 2008/03/08 14:11
"Horrelako ekintzak munduan egoera hau bizi duten nazio askotan gertatzen dira, eta askotan horren alde egiten dugu. Palestina, chiapas, irlanda..."

Kaixo Mikel. Bere burua ezkerreko erakunde edo mugimendutzat daukan zeinek hil du inoiz kargu politikorik ez duen militante politiko arrunt bat, militante politiko izate hutsagatik —edo hautetsi ohi izateagatik—, propio bera hiltzeko asmoarekin egindako atentatuan?

Munduko zer bazterretan gertatu da hori? Eta gertatu bada, "askotan horren alde egiten dugu"?

Azken galdera: Sinn Feineko inorekin inoiz hitz egin al duzu ETAk hautetsi desarmatuak hiltzeari buruz duten iritziaz?

Askatasuna bidea da, ez helburua

margola — 2008/03/08 14:26
Askatasuna da bidea. Nire askatasuna, edo nire herriarena edo edozeinena, ezin da errugabeen hilotzen gainean eraiki; izan atzerritarrak, izan bertako herritarrak.
Utz ezazue estrategia politiko-militar agortuak. Utz ezazue norabide gabeko bidea. Orduan izango zarete (gara) askeago.

Nire botoa

Patxi Larunbe — 2008/03/08 15:27
Duela zenbait egun postaz bidali nuen nire botoa.
Hauexek zioen :

ETA EZ !
INDEPENDENTZIA !
BESTELAKO EZKER ABERTZALEA !


Abstenziorako mila motibo bai baina ETAren abstenzioarako deia irakurrita....ziztu bizian joan nintzen botoa tramitatzera !


Ni botatzera joango naiz

Aitziber — 2008/03/08 16:47
Lehenik eta behin nire doluminak Isaiasen sendi eta lagunei.
Ezkertiar eta abertzaletzat daukat nire burua eta ezker abertzaleari eman izan diot botua urteetan. Hala ere igandean bozkatzera joango naiz, izan ere, benetan demokrazia, bakea, tolerantia, solidaritatea, askatasuna... eskatzen badugu, gu geu izan behar gara lehenak onartzen atzokoa bezalako ekintzek ideia guzti horiek pikutara botatzen dituztela, horregatik, aho batez eskatu behar zaio ETAri armak utzi ditzan. Hau ez da bidea...

Nazka

Arrain Gorria — 2008/03/09 01:18
Nazkatuta nago. Hilketetaz eta batez ere, hilketa hauek justifikatzen dutenetaz. Foro honetan, bi pertsonak gutxi gora behera esan dute erailketa honen errugabeak estatua eta PP eta PSOE alderdiak direla. Gauza bat esan behar dizuet: ZUEK EZ DUZUE EUSKAL HERRIA ERREPRESENTATZEN. Eta gainera, somatzen dut nahiko motzak zaretela, justifikazio hauek ematen dituzuen guztiok bezala. Hori da ezker abertzalea "ofizialak" daukan arazoa, eta ez da berria: ignorante hutsetaz beteta dagoela, eta gainera egoistak eta burugabeak. Gauza hauek gaitzesten ez dituzuen momentura arte, niretzat kaleko txakur kaka baten balioa duzue. Eta zeuen independentzia ipurzulotik sartzu dezakezue, eta bihar zeuen absteztzio ere bai, urnakin eta guzti.

El Mesías

Diego — 2008/03/09 02:33
"ezker abertzaleak bait du gatazka konpontzeko proposamen bakarra"
Eeeeeeeeeel Mesías, Eeeeeeeeeeeel Mesías!!!!

Maila horietako afirmazioekin jai daukazue.

Bertze gauza bat erran behar dizuet, mikel eta ezker abertzale guztioi: zer gertazen da inungo gatazka polikorik ikusten ez dutenekin? Nola ulertu behar dute haiek hilketa hau?


Elkar ulertzera kondenatua

Karlos — 2008/03/10 17:39
Ulertzen dut jendea haserre eta minduta egotea eta horregatik horrelako komentario egitea. Nik ez dut esan pozten naizela militante sozialista hil dutelako ezta bide hori egokiena denik Euskal Herrian pairatzen dugun egoera konpontzeko. Baina une hauetan eta beste unetan ere errazena bada gure sentimenduak azaltzea eta irainak eta kulpak besteen kontra botatzea, horrek ez du konponbiderik ekartzen. Nik azpimarratu nahi dudana/nuena da/zen, -eta ez dakit lehengo komentarioekin trebetasun falta izan dudan-, enfrentamendu eta bortizkeri egoera konpontzeko borondatea falta dela politikoen aldetik. Orain hauteskundeak pasa dira, bakoitzak du bere ordezkapen maila. Zergatik ezin dute negoziatu oinarri minimo batzuk adosteko eta eszenatoki berri bat sortu non denok dugun gure proiektu politikoa defenditzeko aukera berdina?
Batzuk idatzi dute: “pertsona bat hil dute eta zuk politikaz hitz egiten”. Ba noski, politikak balio behar du jendarteak dituen arazoak konpontzeko eta ez negozio propioak egiteko. Errepikatuko dut: Loiolan bildu ziren ETA-Gobernua eta 3 alderdi politiko: PSOE-PNV-Batasuna. Aplika dezakegu PPren diskurtsoa eta esan: PSOE bildu zen ETArekin eta orduan orain PSOE da Isaiasen hilketaren erantzulea. Ez litzateke serio analisia. Suposatu behar dugu, eta hori uste dute PSOEko militanteek, Gobernua negoziatzen egon zela ETArekin, eta PSOE alderdia Batasunarekin bakea lortzeko asmoz. Baina justu puntu honetan desadostasunak izan ditzakegu. Benetan PSOE prest zegoen eszenatoki berri horretara heltzeko, edo maniobra hutsa zen ezker abertzalea desaktibatzeko? Zergatik egon dira negoziatzen ezkutuan 3 urte luze eta su-etenaren deklarazio publikoa egiten denean orduan hasten dira atxiloketak biderkatzen, manifestazioak debekatzen, “su-etenaren berifikazioak” eskatzen, eta abar luze bat? Zergatik ez zituen Gobernuak hartutako eta adostutako konpromisoak? Agian bake prozesua usteltzeko? Nik uste dut borondaterik ez dutela izan. Esan dudan bezala, hauteskundeak amaitu dira eta Hego Euskal Herrian PSOEk botoetan igo da nabarmen eta Ezker Abertzaleak, abstentzioaren bidez, mantendu du eta igo ere bere babes soziala. Errepresio eta ilegalizazio guztiaren gainetik. Horrek esan nahi du masa sozial hori osatzen dutenak terroristak, hiltzaileak, etab direnik?. Bada horrelako analisiekin ez goaz oso urrutira. Agian orain astakeria dirudi hurrengoa esateak, baina Euskal Herrian ditugun arazoak konpontzeko PSOE eta Ezker Abertzalea elkar ulertzera eta negoziatzera kondenatuta daude. Eta hobe berandu baino lehenago egitea. Gainera, bi aldeek argi dute non dauden blokeoaren gakoak. Beraz, buru hotza eta zezenari adarretik hartu.

Kondenei inguruko betiko diskurtsoa

Karlos — 2008/03/10 17:47
Oso jarrera hipokrita da eskatzea ANVko zinegotziei ETAren hilketak kondenatzea eta gero PSOEri ez zaio eskatzen GAL kondenatzea, eta kondenatzen badute, berdin da oso ondo dakigulako zeinek sortu zuen erakunde paramilitar hori, zeinek ordaindu eta zein zen X famatu hori. Gogora dezakegu ere Guadalajarako kartzelaren atarian PSOEko militanteak kondenatutako gobernuko kideak apoiatzen. Eta alderdi askok ez dute arazorik PSOErekin gobernatzeko, biltzeko, etab. Eta PPrekin berdina. Noiz kondenatu du PPk Franco faxistaren Estatu kolpea eta ondorengo diktadura, fusilamendua, eta abar luzea? Baina ahaztu zait ere PNVko oraingo demokrata batzuk Francoren garaian oso eroso bizi zirela erregimen horrekin, hoietako batzuk kolaboratu ere egin zuten…

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia hil dute tiroz (44 erantzun)

Isaias Carrasco, 2004an. Goienkaria Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak