Arrasate
Never Surrender taldeak diskoa kaleratu du
Arrasteko Never Surrender taldeak diskoa kaleratu du Puzkarra Records & True Force Records diskoetxeen laguntzarekin. Hamaika kantu propioez osatuta dago "Aurrerapenaren Izenean" diskoa.
Diskoa Arrasateko Shot! estudioan grabatu eta nahastu dute 2007ko udaberrian zehar. Dagoeneko salgai dago herriko hainbat tabernetan.
Never Surrender taldea Arrasaten sortu zen 2002 urte hasieran. Arrasateko lau lagunek osatzen dute: Pottoko (abeslaria), Arri (gitarra), Dura (baxua) eta Atxi (bateria), estilo berdinak batu zituen eta hala lehenengo kontzertua 2002ko Azaroan eman zuten. Hortik aurrera kontzertu dezente eman dituzte Euskal Herrian eta baita kanpoan ere.
Hurrengo kontzertuak
Bihar, zapatua, kontzertua emango dute Arrasateko Gaztetxean 22:30etan eta irailaren 29an oñatiko San Migel jaietan txoznetan 21:00etatik aurrera.Diskoaren diseinua taldeko abeslariak egin du. Irudian, diskoaren azala. Argazkia handitu
