Arrasate
Milaka lagunek eskatu dute Ino Galparsoro askatzeko
Milaka lagunek adierazi diote elkartasuna Arrasateko alkate Ino Galparsorori arratsaldean herriko kaleetan egin den manifestazioan. Horren erakusle, Manifestazio burua Portaloira iritsi denean azken manifestariak San Andres auzoan zirela oraindik. Ino Galparsoro aske uzteko eskatu, "salbuespen egoera" salatu eta erantzule egin dituzte PSOE eta EAJ. Mobilizazio eguna deitu dute eguenerako.
Goardia Zibilek Autobidean eta San Prudentzion ipinitako kontroletan hainbat autobus eta auto geldiarazi dituzte eta baita bidaiariak identifikatu ere.
Manifestazioa hasterako Arrasateko plaza jendez beteta zegoen. Salbuespen egoerari stop pankartaren atzean Miren Legorburu, Xabier Zubizarreta, Olaizola, Iñaki Olalde, Miren Legorburu, Arantxa Urkaregi, Iñaki Errazkin eta Oihana Aranburu.
Ibilbidean barrena “PNV español”, “Ino askatu”, “Herriak ez du barkatuko” zein presoen aldeko oihuak eta irrintziak entzun dira.
Manifestazio burua Portaloira iritsi denean azken manifestariak San Andres auzoan ziren oraindik.
Plazan Xabier Zubizarretak eta Arantxa Urkaregik hartu dute hitza Arrasaten elkartu den jendetzaren oihuekin nahastuz. Inori elkartasun mezua helarazi diote eta PSOE eta PNVren estrategia politikoaren baitan kokatu dute atxiloketa. Alkatea espetxeratu izana PSOEren erabaki politikoa izan dela berretsi dute hitzaldian EAJ lagun duela.
Manifestazioaren ostean, hainbat zabor edukiontzi eta kutxazain automatiko bat erre dituzte ezezagunek eta ertzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Manifestazio amaieran plazan Argazkia handitu



Adierazpenak
Gaineratu du, "Arrasateko herritarren elkarbizitzari eta arazoei konponbidea bilatzen saiatuko garela hemendik aurrera ere. Kartzelan sartu duten arren gure alkatea izaten jarraituko du. Ezker abertzaleko zinegotziak zazpi izango dira, ez sei, baten batek esan duen moduan. Inok bere ibilbide eta lanarengatik herritarren babesa jaso zuen eta orain are eta gehiago. Ino arrasatearron ordezkari instituzionala da . Horregatik eskatzen dugu berehalako bere askatasuna".
Arantxa Urkaregik lekukoa hartu du jendaurrean eta esan du "Ino kartzelara eraman duen erabakia ez da judiziala izan , nahiz eta horrela mozorrotu. Erabaki hau politikoa izan da. Madrilgo Gobernuak PSOEk hartutako erabaki guztiz politikoa. Negoziazio prozesua apurtu zenetik PSOEk egindako hautua argia da: Ezkerreko proiektu independentista desagerraraztea. Legez kanporatzeak, atxiloketak, kartzelaratzeak, amaigabeko kate errepresiboaren urratsak dira eta ikusi dugunez, gerra zibilean bezalaxe herriak aukeraturiko alkatea espetxeratzeko gai ere badira. Jauzi kualitatibo eskandalagarria eman dute, Europan parekorik ez duena".
Gaineratu du "ezker abertzalearen kontrako eraso honetan PSOE ez dago bakarrik, oso lagun leiala aurkitu du PNVrengan".