Arrasate

Jokin Bereziartua 2008/05/12 08:59

Mankomunitateko egoitza berria irailean hasiko dira erabiltzen

Dokumentu Akzioak

Debagoieneko Mankomunitatearen egoitza berriari hilabete eskas geratzen zaio obrak amaitu eta dena gertu izateko. Iazko uztailean hasi zituzten obrak, eta aurreikuspenen arabera ekain hasieran amaituko dituzte. Hala ere, Debagoieneko Mankomunitateko iturriek adierazi dutenez, ez dute irailera arte eraikin berrira pasatzeko asmorik.

LKS aholkularitza eta ingeniaritza zerbitzuak –Mondragon Talde kooperatiboaren barruan dagoen enpresa– hartu du bere gain obrak zuzentzeko ardura, EBA S.L. Eraikuntza Birgaikuntza Artapena enpresa eraikitzailearekin elkarlanean. Beraz, Mankomunitateak urteetan zehar Arrasateko Pasealekuan izan duen egoitza zaharrak uztailean itxiko ditu ateak. Oraindik ez dute zehaztu nola aprobetxatu duten eraikin zaharra.

Aurrekontuak gora

Eraikin berriko lanak aurreikusitako epearen barruan bukatuko dituztela jakinarazi dute. Edozein modutan, eraikuntza arloan ohikoak izaten diren atzerapenik izan ez arren, aurrekontuak aldaketak jasan ditu. Mankomunitateko ordezkarien arabera aldaketa hauek normalak direla jakinarazi dute, obrek izaten dituzten azken orduko aldaketa eta zailtasunengatik. Hala, hasieran esleitutako aurrekontuak –2.868.909 eurotakoa zenak– gora egingo du, gehienbat hasieran aurreikusi ez ziren unitate berri batzuk egokituko behar izan dituztelako.

Beste alde batetik, Mankomunitatearen zerbitzu guztiak eraikin berritik zuzentzeko asmoa dutela adierazi dute. Hala, hauek izango dira zerbitzuak: ingurumen zerbitzua, garapen ekonomikorako eta turismo zerbitzua, lurralde antolamendua, hiltegia,   kultura eta aisia, euskara eta gizarte zerbitzua.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak