Arrasate
Txomin Madina / Maider Arregi
2008/05/09 13:25
Luis Mari Apraitz zinegotziaren kontrako erasoa
01:00ak inguruan gertatu da erasoa, ezezagun batzuk koktel bat jaurti dutenean zinegotzi jeltzalearen kotxearen kontra J. L Iñarra pasealekuan. Ertzaintzak adierazi digunaren arabera, autoa Apraizen garajera eraman dute. Informazio gehiago eduki ahala jakinaraziko dizuegu.
J. L Iñarra pasealekua argazkian Argazkia handitu

EAJren gaitzespena
EAJko Gipuzku Buru Batzarrak gaitzetsi egin du Apraitzen automobilari egindako erasoa. Hiru puntutan zera aditzera eman gura dute jeltzaleek:
1. Bere gaitzespena adierazten du, eta halaber, Luis Mari Apraitzi gure elkartasuna adierazteaz gain, ekintza politikoa gidatu behar duten balore etikoak duintasunez defendatzeagatik, eskerrak ematen dizkiogu.
2. Horrelako ekintzak burutzen dituztenek, kaltea eta egonezina sortu sortuko dute, baina ez daukate euskal herritartasunaren gehiengoa isiltzeko eta garbitzeko adina gasolina. Arrasaten ere, ekintza politikorako, bake eszenatokia eta derrigortzeen eta indarkeriaren uztea eskatzen denean.
3. Egoera politiko hau, elkarrizketa eta negoziazioaren bidetik desblokeatu beharraren premia berresten dugu, non gaur gaitzestsen ditugun bezalako ekintzek ez duten ezertan laguntzen bake eta normalizazio eszenatokiak lortzen.
"Atentatua" 'Arrasateko herriaren ordezkariak izuarazteko ekintza' izan dela dio PSE-EEko Gartziak
Ezker Batua - Zutik udal taldearen adierazpena
2.- Ezker Batua-Berdeak eta Zutikek elkartasuna adierazi nahi diete Luis Maria Apraizi, bere familiari eta Arrasateko militante jeltzaleei.
3.- Ezker Batua-Berdeak eta Zutikek uste dute mota honetako ekintzek, arrasatearren ordezkarien kontrako presio onartezin bat izateaz gain, gure herriko tentsioa eta krispazioa handitu besterik ez duela egiten.
Aralarren gaitzespena
Aralarrek elkartasuna adierazi die erasoak jasandako pertsonei, eta beste behin azpimarratu nahi du Arrasateko eta Portugaleteko erasoen modukoak erabat lekuz eta garaiz kanpo daudela. Era berean, gatazkaren konponbideari inolako ekarpenik ez diotela egiten azpimarratu du, besteak beste, elkarbizitzan eragin okerra duelako. Horrez gain, kaltegarri baino ez dira bilakatzen Euskal Herriko gizarteak behin eta berriro eskatzen duen bakera bidean.
EAren adierazpena
Luis Mari Apraizi, bere familiari, eta EAJko Arrasateko udal taldeari babesa eskaintzearekin batera indarkeria erasoak demokraziaren oinarrizko printzipioen aurka egiten dutela adierazi nahi du.
Arrasateko Eusko Alkartasunak galdegiten du zertan lagunduko duten horrelako ekintzek Ino berriz Arrasatera ekartzen, edo eta bide berean, Arrasatearren eta Euskal Herritarren gehiengoak eskatzen duten bake eta normalizazio politikoa lortzen.