Arrasate

Jon Berezibar 2008/02/21 16:33

'Lo bakarrik', Iban del Camporen fikziozko lehen film laburra gaur Amaian - BIDEOA

Dokumentu Akzioak

Gaur estreinatuko du Iban del Campo zinemagile arrasatearrak haren lehen fikziozko lana: 'Lo bakarrik'. 2007an filmatutako lana da, Harkaitz Cano idazlea gidoiarekin lagun izan duela, gaur estreinatuko du film laburra Amaia Antzokian 20:30. Soinu bandan Gose taldearen ekarpena ere izan du del Campok oraingoan. Estreinaldian egileak eta aktoreak egongo dira.

Dokumentalgintzan jardun da del Campo Bartzelonan fikziozko lan bati heldu baino lehenago. Gaur egun Mondargon Unibertsitateko irakaslea da eta gaur estreinatuko duen lana egin duen hirugarren filma da.

Filmaren zati bat

Fitxa

Sinopsia:

Bakarrik lo egitearen eta lo bakarrik egitearen artean, badago aldea. Mundua beltz ikusi eta nekeak gainditzen gaituenean, ez dago loa bezalako sendagairik. Argiak itzali, atseden hartu, ametsek egunaren zaborra birzikla dezaten itxaron. Ez da beti erraza izaten. Insomnioak jotako emakume honek dena probatu du, eta hala ere ezin. Ezagutzen du inork lokartzeko moduren bat, hutsik egiten ez duena? Laburmetrai honetako protagonista prest dago edozertarako.

ZUZENDARIA: Iban del Campo
GIDOIA:
Harkaitz Cano, Iban del Campo.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA:
Asier Urbieta.
KAMARA:
Juantxo Sardon.
KAMARA LAGUNTZAILEA:
Irene Ortiz.
MUNTAIA:
Run Nere Run.
SOINU POSTPRODUKZIOA:

REC Grabaketa Estudioa.

ARGAZKIA: Juantxo Sardon.
ANTZEZLEAK:
Leire Olaran, Iñigo Iraultza.
MUSIKA:
Gose, Pau Torres.
IRAUPENA:
12 m.
HERRIALDEA:
Euskal Herria
URTEA:
2007
Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
'Lo bakarrik', Iban del Camporen fikziozko lehen film laburra gaur Amaian - BIDEOA

Film laburreko une bat Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak