Arrasate
Goiatz Arana
2008/05/08 18:32
Inoren aldeko murala
Arratsaldean, haur eta nerabe talde bat bildu da Biteri plazan, Inoren aldeko murala egiteko. Bere aurpegia margotu eta hizki handitan "Ino maite zaitugu" idatzi dute. Inguruan, beste hainbat mezu ere irakur zitezkeen: "Ino etxera", "kartzelak apurtu", "aurrera bolie" eta "muxu bat", beste batzuen artean. Elementu guzti horiekin, mural koloretsua osatu dute.
Neska-mutikoak alkatearentzako mezuak idazten. Argazkia handitu

Lotsagarria
nora goaz
nora goaz... baina nora goaz INO gabe !!!
Agian ez dakite Euskal Herriko egoera politikoari buruz zuk beste, baina argi daukatena da gure alkatesa bahituta eraman dutela eta herri bat ezin dela alkate barik geratu.
Horren lotsagarria iruditzen al zaizu gure alkatesari muxu batzuk eta berotasuna helaraztea herriko gazteen eskutik???
Mural hau gutxi batzuk hasi genuen eta jendea gutxinaka hurbiltzen hasi zen, ea beraiek ere margotu ahal zuten galdetzen. Beraz, INOrk ez animatuta ekin zioten margotzeari.
Nor dago manipulatuta?
Xabierrentzat
ulergogorrak
Adin gabekoa
Miren: Zenbat urterekin hartzen da kontzientzia politikoa? 18 urterekin? Hau da, 18 urte bete eta biharamunean aho zabaldu dezakete?
Gaztetxoek ere badakite Inok kalean egon behar duela!!