Arrasate

Txomin Madina 2008/05/05 16:11

Ino Galparsoro gogor eta indartsu dagoela adierazi digu haren alabak

Dokumentu Akzioak

Pasa den eguaztenean sartu zuten Ino Galparsoro Arrasateko alkatea kartzelan, eta atzo jaso zuen senideen bisita Soto del Realgo espetxean. Bere alabak adierazi digunez, gertatutakoari zentzua bilatzea zaila den arren, indartsu dago Galparsoro.

Momentuz, behintzat, Ino Galparsoro Arrasateko alkateak Madrilen dagoen Soto del Realgo kartzelan jarraitzen du, moduluetara pasa aurreko gunean. Horixe kontatu digu Galparsororen alabak.

Adierazi digunez, pasa den asteazkenean Madrilera joan aurretik zalantza txikiren bat bazuten ere, ia pentsatu ere ez zuten egin ama atxilotu eta kartzelaratu egingo zutenik, PSE eta EAJren mozioa aurkeztu eta baztertu zenean gauzak baretu egingo zirela uste baitzuten.

Eguaztenean 10:00etan deklaratzera sartu eta eguenean sarrerako deia egin zutenetik ez dute berarekin egoteko aukerarik izan. Eguaztenean bertan, gaueko 00:00ak arte Auzitegi Nazionaleko ziegetan egon zen, eta goizaldeko 2:00etan eraman zuten Soto del Realera.


Esan bezala, atzo bertan egon ziren senideak Galparsororekin. Alabak esan digunez, eta gertatutakoak eurentzat zentzurik izan ez arren gogor eta indartsu ikusi du ama. Gaineratu du euren ustez atxiloketa eta kartzelaratze hau oso pertsonalizatua dela.

Etorkizunera begira jarrita, alabak adierazi du ez dakitela zer gertatuko den, eta gaineratu du eurekin ari direla zehazten orain arte jorratu gabeko prozesu judizialak. Esan digu beste espetxe batera eramaten ez badute behintzat aste honetan bertan espero dutela Galparsoro moduluetara pasatzea.

INO ETXERA, UDALETXERA

J. K. Marcos — 2008/05/06 08:53
Aupa Ino! Besarkada bat bere lagun eta senide guztiei.
Udal langileok ere Udaletxean behar zaitugu, Ino. Maite zaitugu!

BETIKO KARTZELAN!!!!!!!!

ION — 2008/05/06 14:38
Kartzelan txarto???hau behintzat bizirik dau ez??hurrengoan hilketaren bat edota istiluak dazenian zihur zalatzen dauela!!!
ta alaba txarto dauela...ba txarti egongo da baina ez dozta penarik ematen!!!beste famili oso bat okerrau dau eta!

INO, UDALETXEAN BEHAR ZAITUGU!!!

maite — 2008/05/07 08:00
HERRIAK AUKERATU ZINTUELAKO, ZURE DELITO BAKARRA GOIZETIK GABERA ALKATETZAN LANEAN ARITZEA DELAKO,ZURE BULEGOKO ATEA BETI ZABALIK DAGOELAKO, EGUNEROKOTASUNEKO GAIEN AURREAN HITZA ETA NEGOZIAZIOAREN BIDEA DEFENDITZEN DUZULAKO,ZURE FALTAK MINA EMOTEN DIGULAKO,UDATETXEAN BEHAR ZAITUGU INO!! MAITE ZAITUGU!

ANV udaletxeetatik kanpo!!!!!

Txomin — 2008/05/07 11:10
batez ere munizipaioak egin behar dutena, larunbatean gertatutakoa berriz ez gertatzea da!!! eta udaletxeko beste langile guztiak hori ere zalatu egin beharko zuten!!!
EGUNEROKOTASUNEKO GAIEN AURREAN HITZA ETA NEGOZIAZIOAREN BIDEA DEFENDITZEN DUZULAKO.... eta ez zaionean gustatzen 2-3 egunez bere kargua utzi ez!!!!!!!!
benga ia.....

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak