Arrasate

Usoa Agirre 2007/06/01 13:18

Iñaki de Juanak ez du senda-agiriaren jakinarazpenik jaso, nahiz eta hedabide askok hori esan

Dokumentu Akzioak

Egunotan hedabide ezberdinetan esan dute Iñaki de Juanak senda-agiria jaso duela eta Espainiako Espetxe Erakundeetako Zuzendaritzak tramiteak egin bezain laster etxean bete ahal izango duela zigorra, kontrol telematikoarekin. De Juanaren gertukoek Goienari argitu diotenez, berriz, ez du berak oraindik senda-agiririk jaso. Azken orduaren arabera, ospitalean jarraitzen du.

Gainera, beti ere gertukoen arabera, ezkor samar dago De Juana etorkizunari begira. Izan ere, oraindik urtebeteko kartzela-zigorra betetzeko du eta beldur da ez ote duten atzera kartzelara bidaliko. Hori eginez gero, De Juanak berriz ere gose greba hasiko lukeela argi duela esan digute haren gertukoek.


Bestalde, senda-agiria emango baliote eta geratzen zaion zigorra etxean betetzeko aukera, akaso De Juanak Arrasate aukeratuko luke bizileku.

Martxotik

Iñaki de Juana martxoaren 1etik dago Donostia Ospitalean, egin dituen bi gose greben ondorioetatik sendatzen.

Albisteetara loturak

Donostiako ospitaleko medikuek senda-agiria eman diote De Juanari (Berria)


De Juana recibe el alta médica y espera la decisión de Interior (El Diario Vasco)

Google News-eko albisteak
Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Iñaki de Juanak ez du senda-agiriaren jakinarazpenik jaso, nahiz eta hedabide askok hori esan

Iñaki de Juana Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak