Arrasate

Jon Berezibar 2008/11/27 14:15

Ilara luzeak eta hotzari aurre egiten AC/DCren sarrerak eskuratzen lehenak izateko [Argazki galeria]

Dokumentu Akzioak

AC/DCren sukarrak jota ehun pertsonatik gora dihardute goizean goizetik Ikatz argazki denda parean ilara egiten. Etxeko manta, termo eta gosaria hartuta, lerroan lehenak goizeko seiak baino lehenagotik daude zain. Ibarrean sarrerak salgai dituen leku bakarra da Arrasateko denda eta kate bereko Ikatz dendetan guztira 500 sarrera besterik ez dituzte salgai. 61,50 euro balio du sarrerak eta pertsonako bi besterik ezingo dira erosi. Goizeko 10:00etarako Ikatz paretik Portaloira iristen da jendea.

 

 

Created with Admarket's flickrSLiDR.

Akabo!

jberezibar — 2008/11/27 12:29
Ikatzeko arduradunek aipatu digutenez 8 sarrera besterik ezin izan dituzte saldu Arrasaten ze ordenagailua eten egin da. Ticktacticket banatzailean ere agortuta daude sarrerak.

akabo ta pena!

karlos — 2008/11/27 16:02
bukatudira baina herrua izan da 500 sarrerak zaudela arrasaten saltzeko. azkenian 8 bakarrik,

Erdara hutsean

Iban Arantzabal — 2008/11/27 19:38
AC/DC Euskal Herrira ekarri dute, baina sarrerak saltzeko kartelean Valladolid-en egongo balitz moduan: dena gaztelera hutsean.

Sistemarena da errua

Iker — 2008/11/27 19:59
Jakindda AC/DC mundu guztiak ezagutzen dauela eta ikusitta Bartzelona eta Madrilgo kontzertuetako sarrerak zelako aguro agortu zien; are gehixau BEC hain areto haundixa ez izanda, ez naukon esperantzaik sarrerak lortzeko. Baina, argazkixak egiten bertara juen nazenez, amorratuta bukatu dot neuk pe jendiaren ilusiñue zelan zapuztu dan ikusten.

Nire ustez errua salmenta sistemana da. Arrasateko Ikatzeko langiliek ahal izan dauen dana eta gehixau egin daue. Antolatzailliek sarrerak fisikoki saltokixetara eruen biherrien, salmentak aspaldixen Ticktacktickets sistema mafiosuaren bittartez egiten die, gainera 6 euroko "banaketa gastuak" batuta. Hortaz, saltoki puntuak ez die benetako saltokixak, eta beste behin, Ticktacktickets sistemak erakutsi dau pot egiten dauela. Lotsagarrixa, sarrerako 6 euroko gastuak kobratzen dabitzenien.

Ondo dau Interneteko aukera be egotie, baina nire ustez salmenta puntuetan sarrera takuak egon biherko zien, lehen egiten zan moduen. Modu bakarra da ziurtaketako salmenta puntu horretan benetan sarrerak salduko dittuztela.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Ilara luzeak eta hotzari aurre egiten AC/DCren sarrerak eskuratzen lehenak izateko [Argazki galeria]

8 sarrera besterik ez dira saldu Arrasateko Ikatzen. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak