Arrasate
Gazte Bulegoa eta Sexologia Zerbitzua kalera atera dira
Atzotik eguenera bitartean, Arrasateko Gazte Bulegoa eta Sexologia Zerbitzua kalera irten dira. Goizean informazio mahaiak atera dituzte kalera, eta informazio turistikoa eskaini dute. Arratsaldetan, berriz, askotariko ekintzak eskainiko dituzte: gaur eta eguenean 'Sexmetraia' lehiaketako film laburrak eskainiko dituzte eta eguaztenean Arrasateko musika taldeen kantu eta irudiak emango dituzte.
Urtean zehar bulego barruan izaten duten informazioa kanpora atera dute Gazte Bulegoak eta Sexologia Zerbitzuak. Goizean Biterin, besteak beste, honako informazio mahaiak atera dituzte kalera: aterpetxe eta ikasle txartelak, alojamenduak, garraiobide merkeak, interraila, aholkuak, bidaia aseguruak… baita Sexologia Zerbitzuko informazio foiletoak ere. Helburua da, aipatutako bi bulegoetan egiten den lana herritarrei ezagutzera ematea eta zerbitzuak are eta gertukoagoak bilakatzea.
Gaur arratsaldean eta eguen arratsaldean 18:30etatik aurrera, Sexmetraiako laburrak izango dituzte ikusgai. Hiru izango dira eskainiko dituzten film laburrak. Tartean Yera Sanchez arrasatearraren Biontzat izenburuko lana. Beste biak honako hauek dira: Hiriak, kronikak eta ibai bazterrak batetik, eta Nena izenburukoa, bestetik.
Eguazten arratsaldean berriz, Arrasateko musika taldeen kantuak eta irudiak ikusteko eta entzuteko aukera izango da Biterin. Beste urte batzuetan antolatu dituzten ekintzak oso arrakastatsuak izan.
Beste urte batzuetan antolatu dituzten ekintzak oso arrakastatsuak izan direla azaldu digute antolatzaileek, eta informazioa eskuratzearekin ere gustura gelditu direla adierazi digute.
Informazio gehiago: www.gaztebulegoa.com
Gazte arrasatearrak oporraldiak prestatzen badihardute, deialdia egin nahi diete Gazte Bulegotik, bertan topatu dezaketelako laguntza eta informazio interesgarria. Hala ere, informazio gehiago, gaztebulegoa.com webgunean eskuratu daiteke.
