Arrasate

Maider Arregi 2007/03/16 12:15

Gaur inauguratuko dute Kulturate

Dokumentu Akzioak

Inazio Lakuntza, Arrasateko alkatea, Arrasate Irratian izan da gaur, martxoak 16, ostirala. Kulturateren inaugurazio ekitaldia gaur izango da 18:30ean. Bestalde Inazio lakuntzak gauean, eraikinaren kanpoaldean egindako pintadak gaitzetsi ditu. Lakuntzak esan du inaugurazio ekitaldirako paretak garbituko dituztela.

Egitaraua

  • Agurra: Inazio Lakuntza, Arrasateko alkatea. Ondoren, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri, Gipuzkoako diputatu nagusia
  • Instalazioaen bisitaldia
  • Arrasateko 5 artista erakusketaren hasiera
  • Luntxa

Arrasate Irratian Lakuntzak balorazio positiboa egin du. Orain arte makina bat hitzaldi, prentsaurreko eta erakusketa egin dituzte eta jendearen parte hartzea handia izan dela adierazi du. Liburutegiak izan duen arrera ona ere azpimarratu du Lakuntzak.

Edozeinentzat


Kultura Sailak erabilera protokoloa finkatu du. Marketina egitea helburu duten erakundeek ordaindu egin beharko dute. Gainontzeko erakundeek doan erabiltzeko aukera izango dute.

Inazio Lakuntzaren elkarrizketa


powered by ODEO
Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Gaur inauguratuko dute Kulturate

Kulturateko argazkia Argazkia handitu

Erlazionatutako elementuak


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak