Arrasate

Ubane Madera 2009/05/27 11:27

Elkartasun Eguna debekatzeko eskatu diote Audientzia Nazionalari

Dokumentu Akzioak

Audientzia Nazionalari eskatu diote Arrasaten, Hernanin eta Algortan egiteko diren Elkartasun Egunak debekatzea. Dignidad y Justicia, biktimen elkarteak egin du eskaera. Arrasaten ekainaren 6rako antolatu dituzte Elkartasun Egunarekin lotutako ekitaldiak.

Portaloira topaguneak antolatu ohi du Elkartasun Eguna, herriko presoen aldeko ekimen moduan.

Bada, gai horren gainean Ino Galparsoro Arrasateko alkatearekin harremanetan jarrita, hark aditzera eman du oraindik ez dutela eskaera horren berririk, ez komunikabideetatik eta ezta jakinarazpen ofizialetatik ere. Kontuak kontu, oro har, eskaera hori kokatu du "presoen inguruko guztia zigortzeko kanpainaren" barruan.

Antolatzaileek ere ez dute jakinarazpenik

umadera — 2009/05/27 16:58
Portaloira Topaguneko ordezkariekin harremanetan ipinita, aditzera eman dute eurei inork ez diela kontu horren gaineko inolako jakinarazpenik egin, komunikabideen bitartez izan dutela horren berri. Hori horrela, eta "komunikabideetan oinarritu" gura ez dutenez, jakinarazpena eskuratu arte ez dute baloraziorik egingo. Edozelan ere, iragarri dute datorren martitzenean (ekainaren 2an) egingo dutela Elkartasun Egunaren gaineko prentsaurrekoa eta.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Elkartasun Eguna debekatzeko eskatu diote Audientzia Nazionalari

Aurtengo Elkartasun Eguneko logoa. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak