Arrasate
Aurten 'La Corte del Faraon' zarzuela taularatuko dute
Arrasaten arrakasta handia izan ohi duen ikuskizun herritarra hasi da motorrak berotzen. Izan ere, zarzuelaren entseguak gaur hasiko dituzte Izaskun Murgia elkarte Lirikoko kideek. Datu esanguratsua da azaroan antzeztu behar den obra martxoan prestatzen hastea, lan handia eskatzen duen proiektua den seinale.
Aurten antzezlan berritzailea aukeratu du Tere Gonzalez zarzuelaren zuzendari orokorrak: La Corte del Faraon.
Antzezlan 'pikantea'
Gonzalezek adierazi duenez, "ezberdina, berritzailea, pikantea eta barrea eragiteko" modukoa delako aukeratu du aurten La Corte del Faraon musikala.
1910ean estreinatu zen Madrilen; Guillermo Perrin eta Miguel de los Palacios arduratu ziren idazteaz eta musika Vicente Lleok konposatu zuen. Kritika politikoengatik eta sexuak eta erotismoak duten presentzia handiagatik hainbat urtez debekatua izan den lana da, eta horrek are erakargarriagoa egiten du aurtengo zarzuela. Gonzalezek dioenez, "konprometituak diren hainbat eszena" taularatuko dituzte.
Urteroko metodologia
Antzezlanak ezik, gainontzekoak aldaketa gutxi izango ditu. Arrasate Musikal kontratatu dute aurten ere eta, iaz bezala, Iker Olazabalek gidatuko ditu ikasleak. Bestalde, eszenografia zuzendaria Mertxe Salaberria izango da. Azaroan izango da estreinaldia, eta lau emanaldi eskainiko dituzte.
Arrasate Irratian egindako elkarrizketa
"La Corte del Faraon" zartzuela lantzen hasi direla aitzakia hartuta, Mertxe Salaberri, Izaskun Murgia elkarte lirikoko eszena zuzendariri egindako elkarrizketa duzue jarraian entzungai.
