Arrasate

Jon Berezibar 2008/04/18 07:37

Atxiloketak: bat Arrasaten, kale indarkeria leporatuta

Dokumentu Akzioak

Espainiako Poliziak, Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz, Josu Arruabarrena atxilotu du. Eskoriatzan egiten ditu ikasketak eta Arrasaten bizi da. Arrasatez gain, Oreretan eta Oiartzunen ere izan dira eta guztira 10 dira atxilotuak. Atxiloketak gaur goizaldeko 3:30ean izan dira. Operazioan Oreretako Landare herriko taberna eta hainbat lokal eta etxebizitza miatu dituzte. Agentziek diotenez kale indarkeriaren aurkako operazioa izan da eta Orereta, Oiartzun eta Lezoko Euskotreneko estazioetan eta azpiestazio elektrikoetan egindako 20 erasotik gora leporatzen dizkiete.

Arrasaten atxiloketa bakarra izan da. Arrasaten atxilotua Josu Arruabarrena oreretarra da. Beste bederatzi atxilotu daude.

Gainontzeko atxilotuak (denak 20 eta 27 urte bitartekoak)

  • Errenterian Haizea Iriarte, Xabier Lujanbio, Harkaitz Antza, Gorka Etxeberria, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Beñat Burlada.
  • Oiartzunen: Alex Etxeberria eta Jon Mikel Otxoa.

Madrilera

Atxilotuak Madrilera eramango dituzte eta han Audientzia Nazionaleko epaitegi zentraleko hirugarren zenbakiaren esku utziko ditu poliziak.

Ekintzen esparrua 

Erasoak Errenteria, Oiartzun eta Lezon egin zituzten Europa Press agentziak dioenez, terrorismoaren aurkako iturriak aipatuta. 2005ean egindako ekintzak ditu oinarri operazioak. Agentziek diotenez Segiko partaide ere badira atxilotuak. Ustez, suzko artefaktuekin kalteak eragitea egotzi diete: trenaren geltoki, banku-etxe, alderdi politikoen egoitzak...

 

Hiru atxilotu gehiago

usoa — 2008/04/18 09:06
Europa Pressen Josu Arruabarrena atxilotu duten etxebizitza miatzen ari zirela, beste hiru pertsona atxilotu ditu poliziak "atentatua, erresistentzia eta desobedientzia" egotzita. Agentziaren arabera, goardiako epaitegira eramango dituzte atestatua bukatu bezain laster.

Kontzentrazioa Huhezin

usoa — 2008/04/18 10:25
Josu Arruabarrenaren atxiloketa salatzeko kontzentrazioa egingo dute 12:00etan Huhezin, ate nagusiaren aurrean.

ATXILOTUAK ASKATU!!!

euskal GAZTERIA AURRERA — 2008/04/18 10:46
ESTATU ESPAÑOLAREN ESTRATEGIA BESTE BEHIN ERE AGERIAN GELDITU DA.
GERRA ESTRATEGIA, EUSKAL HERRIAN DAUKAGUN GATAZKA POLIZIALKI GARAITZEA.

BAINA JAKIN DEZATELA EUSKAL HERRITARREN INDEPENDENTZIAKO NAHIA EZINGO DUTELA GARAITU, ETA EUKAL HERRITARROK EZ DUGULA IRUZUR POLITIKO BERRI BAT IÑOIZ ONARTUKO.

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!
ATXILOTUAK ASKATU!
ANIMO IOSU!!!


OPERAZIO

Gerrarik ez

patxi — 2008/04/18 11:39
Nik ere bat egiten dut gerra estrategiarik ez dudala gura aldarrikatzean. Horregatik, ez gaurkoa, ezta atzokoa ere.

http://www.eitb24.com/html/infografias/atentado-sede-bilbao/atentado_eu.html

Nahikoa da!

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Atxiloketak: bat Arrasaten, kale indarkeria leporatuta

Josu Arruabarrenaren atxiloketa salatu dute Huheziko ikasleek. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak