Arrasate
AHTren aurkako mendi martxa egin zuten zapatuan
Arrasateko AHT gelditu! elkarlanak antolatuta, 30 lagun inguruk hartu zuen parte. Ikutixoko baserritik gora igo Muru mendia inguratu zuten. Bertan Aramaion lanak nola doazen ikusi zituzten. Suña auzoan egin nahi duten bidezubiko lanak ere ikusi eta salatu zituzten. AHT gelditu! elkarlaneko kideek adierazi dute pinudi guztiak bota eta lurra prestatzen ari dira pista berriak zabaltzeko. Gaineratu dute Ertzainen patrol baten kontrolpean egon zirela martxak iraun zuen une askotan.
AHTren kontrako mendi martxa Argazkia handitu
