Arrasate

Maider Arregi 2008/05/09 11:00

AED elkarteko mahai inguruak hasi dira

Dokumentu Akzioak

AED Elkartearen urteurrena ospatzeko hiru mahai inguru antolatu dituzte, hainbat esparrutan euskararen egoera aztertzeko. Eguaztenean hasi ziren mahai inguruekin, hain zuzen gazte ekimenetan euskarak bizi duen egoera aztertuz. Hurrengo bietan gizarte mugimenduetan eta lan munduan euskarak duen egoera aztertuko dituzte.

Mahai inguruen helburu nagusia da euskararen egoera zein den azaltzea. Hurrengo hitzaldiak maiatzaren 14an eta 21ean izango dira. Hurrengo eguazteneko mahai inguruan, gizarte mugimenduetan euskarak bizi duen egoeraren gainean egingo dute berba Topaguneko Jasone Mendizabalek, AEK-ko Oskar Elizburuk eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kide batek.


Gainera, maiatzaren 21ean, lan munduan euskarak duen presentzia aztertuko dute. Hain zuen, Emun-eko ordezkari Dani Larreak eta Elhuyarreko ordezkari batek egingo dute berba. Azkeneko hitzaldian, zehaztu barik duten hirugarren lagun batek ere parte hartuko du.
Bi mahai inguruak Kulturateko areto nagusian egingo dira, 19:00etan hasita, eta irekiak dira herritar guztiendako.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
AED elkarteko mahai inguruak hasi dira

Eguazteneko mahai inguruan Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak