Arrasate Albisteak

Kontsumo arduratsuaren aldeko kanpaina ibiltaria iritsiko da gaur Arrasatera

2012-02-07 11:30:50 Oihana Elorza

Eguneroko kontsuko ohiturak "kolokan" jarri gura dituen kanpaina 17:00etan iritsiko da Seber Altube plazara. 20:00ak arte, karpa informatiboa jarriko dute eta moda, finantza eta elikaduraren gaineko begirada egingo dute. Setem Hego Haizea gobernuz kanpoko erakundeak ekarriko du estonoesloqueparece.org kanpaina Arrasatera.

Arrasate

Asteburuan egingo da abenduan bertan behera geratu zen bigarren eskuko azoka

2012-02-07 11:27:23 Jokin Bereziartua

Abenduan euskal presoen aldeko bigarren eskuko azoka bertan behera geratu zen eguraldiagatik. Azoka hori Gabonen bueltan antolatu izan dute, baina aurten euriak eta haizeak ez zuen horretarako aukerarik eman. Izan ere, Udalak ezin izan zuen Seber Altube plazan karpak jartzeko baimena eman. Bada, orduan egin ez zen azoka asteburu honetan egingo da eta Seber Altube plazan beharrean, Herriko plazan egingo da. Denetariko jantziak erosi ahalko dira prezio sinbolikoan.

Arrasate

Donostiako Ospitalean dago atzo auto batek harrapatu zuen mutikoa

2012-02-07 10:49:17 Oihana Elorza

Debagoieneko Ospitaleak baieztatu du mutikoa egoera larrian heldu zela eta hainbat proba egin zizkiotela berehala. Emaitzak ikusita Donostiako Ospitalera eraman zuten eta goizeko hamarretan emandako partearen arabera hantxe jarraitzen du ingresatuta; pronostikoa erreserbatua da.

Arrasate

Hamahirugarrenez, Gipuzkoako txapeldun

2012-02-07 10:29:09 Xabi Urzelai

Urteak pasa beharko dira, pertika saltoan, beste gipuzkoar bat Jonathan Perezen marketara gerturatzeko. Arrasatekoa horretan dabil lanean, atzetik datozenekin entrenatzaile lanetan, bere markak egunen batean txiki gera daitezen. Baina oraingoz bere espezialitatean Gipuzkoako errege da –baita Euskal Herrian ere– eta gorputzak baimentzen dion bitartean urrezko dominak janzten jarraituko du. Lesioek baldintzatuta ere Arrasatekoa 4,70 metroko saltoa egiteko gauza delako, asteburuan egin duen moduan, Gipuzkoako txapelketa hamahirugarrenez irabazteko.

Kirolak Arrasate Debagoiena

Baserritarrak, arbola mintegiak eta azoka biziberritzeko egitasmoaren aurkezpena, zapatuko azokan

2012-02-07 09:17:42 Ubane Madera

Aratusteak direla-eta, oraingo zapatuan egingo dute otsailari dagokion baserritarren azoka, berritasunekin egin ere. Izan ere, baserritarrez gainera olio, ardo eta sagardo ekologikoko postuak eta baserriko ogia duena ere izango dira. Era berean, sasoia izanda, arbola mintegiak ere izango dira bertan. Bestalde, Bagara Herrigintzak Arrasateko azoka plaza biziberritzeko prozesua aurkeztuko du hainbat eragileren laguntzarekin. 

Arrasate

Auto batek zortzi urteko mutiko bat harrapatu du Arrasaten

2012-02-06 19:29:48 Arritxu Barruso

Auto batek zortzi urteko mutiko bat harrapatu zuen atzo 19:00ak inguruan Otalora Lizentziaduna kalean, Uarkape frontoiaren parean. Lekuekoen arabera, umea larri zauritu zen, baina ez zuen konorterik galdu. Anbulantzia, Ertzantza eta udaltzainak bertaratu ziren. Anbulantziak Debagoieneko Ospitalera eroan dzuen mutikoa.

Arrasate erantzun 1

40 lagun pasa atzera ere alertan

2012-02-06 16:30:57 Ubane Madera

19 talde, edo bestela esanda 40-42 bat lagun alertan izango dira berriro ere bihar, martitzena, arratsaldean hasi eta datozen orduotan Arrasaten. Elurrari aurre egiteko udal protokoloaren barruan lanean diharduen pertsona kopurua da hori. Izan ere, biharko eta etzirako atzera ere elur-kotaren jaitsiera abisua bidali dute metereologia agentziek, 100-200 metrorainokoa. Beste kopuru bat: joan den astean 12.600 kilo gatz gastatu zituen Arrasateko Udalak.

Arrasate

Erdiguneko gaztegunea 21:00ak arte egubakoitzetan

2012-02-06 15:00:20 Ubane Madera

Gazteen eskaerari jaramon egin eta egubakoitzetan 21:00ak arte izango da zabalik Erdiguneko Gaztegunea. Hori horrela, egubakoitzetan 18:00-21:00ak arteko ordutegia izango du; zapatuetan 17:00etatik 21:00ak artekoa eta domeketan berriz, 16:30etik 20:30ak artekoa.

Arrasate

Antonio Murillo: "Argazkilari ona edo normala izatea norberaren esku dago"

2012-02-06 15:00:00 Mirian Biteri

Urtero moduan, Arrasateko Gazte Bulegotik argazkigintza ikastaroa antolatu dute. Otsailaren 20an hasiko dira eskolak, eta apirilaren 2an bukatu. Antonio Murillo arduratuko da horiek emateaz.

Arrasate

Eskolarteko txapelketa etxean, zapatuan

2012-02-06 14:51:33 Ubane Madera

Gipuzkoa osoko gimnasta gazteek bat egingo dute zapatuan, otsailaren 11n Arrasateko Uarkape pilotalekuan, eskolarteko A mailako 1. fasea Arrasaten jokatuko dute-eta. 10:00etan hasiko dute saioa kadete zein bakarlariek. 16:45ean, berriz, taldekakoen txanda izango da, eta gero senior zein gazte mailakoek bakarka jardungo dute. Arrasateko Dragoi Taldetik 15 gimnasta izango dira.

Kirolak Arrasate

Nabigatu euskaraz