Luther Russell musikari ospetsua etzi Arrasateko gaztetxean, Kooltur ekimenaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko api. 22a, 10:39
Luther Russell (Argazkia: citylightsessions.com)
Luther Russell Los Angelesko (AEB) musikari ospetsua biran dator Euskal Herrira eta Arrasateko gaztetxean egingo du geldialdia etzi, hilak 24, Kooltur ekimenaren eskutik (22:00). Bira honetan Euskal Herriko musikariak izango ditu alboan Russellek, hirukoa osatuz: Luther Russell (Ahotsa, gitarra eta teklatuak), Iñigo Cabezafuego (baxua eta ahotsa, Atom Rhumba taldeko kidea) eta Ander My Wheels (bateria, Royal Canal taldeko kidea).

Luther Russell, The Freewheelers talde ospetsuko abeslari eta konpositorea, Los Angelesetik zuzenean, Euskal Herrian izango da. Azken lanak Invisible Audience izena du eta bertan Todd Rundgren, Nick Lowe, Harry Nilsson, Charlie Patton edo Elliott Smith bezalako artisten kutsua agerian gelditzen da. Luther Russellek bere ibilbide emankorrean zehar, Arthur Lee, Johnny Cash, Tom Petty, Los Lobos eta Wilcorekin batera jo izan du, besteak beste.

Luther Russell zuzenean ikusteko, hemen klikatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak