Arrasateko gaztetxeak hiru egunez luzatuko den mendi martxarekin hasiko du Pazko Astea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko api. 16a, 15:43
Iazko mendi martxan parte hartu zuen lagun koadrila.
Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuaren (AGAKO) 23. urteurrenaren ospakizunen barruan, hilaren 22tik 24ra mendi martxa antolatu dute. Hilaren 22an Otxandioko gaztetxean egingo dute lo eta hilaren 23an, berriz, Alabitako txabolan. Izena eman behar da Iluntz edo Irati tabernetan.

Arrasateko gaztetxetik irtengo dira hilaren 22an, goizeko bederatzietan. Besaidetik, Anbotostera eta handik Otxandiora egingo dute. Otxandioko gaztetxean egingo dute lo eta beraz, AGAKOko kideek jakinarazi dute zakuak eta esterilla eramatea ezinbestekoa izango dela.

Hilaren 23an Otxandiotik, Legutio, Albertia, Gatzaga eta Alabitan amaituko dute, bertako txabolan lo egiteko. Hilaren 24an, amaitzeko, Alabita, Kurtzebarri, Urkulu eta Arrasatera egingo dute buelta. Izena eman gura duenak Irati eta Iluntz tabernetara jo dezala, "lehenbailehen".

Apirilaren 26an Gazte Eguna osptauko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak