San Bixente Ferrer Aste Santuko prozesioan

Ubane Madera 2014ko api. 16a, 08:49
San Bixente Ferreren pausoa, prozesioan, Aste Santuan. Argazkia: Isabel Aranburuzabala
Arrasaten San Bixente Ferrerenganako debozioa aspaldikoa dela erakusten duen kronika dakar oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal historiagile arrasatearrak bere blogean. Kontatzen du, adibidez, zela parrokiako pulpituko zutabean iltzatutako pergamo batek zera zioen: "Hementxe predikatu zuen San Vicente Ferrerek 1408. urtean".

Hala ere, Velez de Mendizabalek aitortzen du ez dagoela frogatuta "fraide balentziarra Arrasatera inoiz iritsi zenik, nahiz eta Esteban de Garibayk (1533-1599) horrela idatzi zuen".

Dena dela, mendetan Arrasaten San Bixente Ferrrerenganako izan den debozioaren adibideak jartzen ditu historiagile arrasatearrak Hots Begi Danbolinak blogean. Besteak beste, haren omenez egindako prozesioen bi argazkirekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak