SASKIBALOIA: MUk bigarren postua sendotu du, Padurari 80 eta 97 irabazita

Usoa Agirre 2014ko api. 13a, 16:50
Arrigorriagako Paduraren kantxan jokatu zuen atzo, domeka, MUk. Lehenengo zatian sufritu arren bigarren zatian jokua berreskuratu zuten eta partiduari buelta ematea lortu zuten.

Lehenengo zatia nahiko ondo hasi zuten, zazpi puntuko aldea lortu zuten hasieran eta horri eutsi zioten zenbait minututan. Baina partiduak aurrera egin ahala defentsan arazoekin hasi ziren eta hutsune hori ondo aprobetxatu zuten Padurakoek. Hala, lehenengo zatia 42 eta 39 galtzen amaitu zuten arrasatearrek.

Bigarren zatian, ordea, hiruko marraren atzetik saskiratze asko asmatu zituzten. Arejo eta Quintana oso txukun aritu ziren hiruko marratik eta haien saskiratzeei esker partidua apurtzea lortu zuten, 80 eta 97ko emaitzarekin irabaziz.

Bi aste barru Avia Zizur Ardoi hartuko dute etxean.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak