ESKUBALOIA: Berdinketarekin eta helburuak beteta amaitu du aurtengoa Ford Mugarrik

Leire Kortabarria 2014ko api. 13a, 13:37
Romoren aurkako partiduko une bat.
Bukatu da denboraldia Ford Mugarrirendako, eta, hasieran zeuzkaten helburuak beteta, gustura deskantsatzeko eta indarberritzeko parada izango dute. Hain zuzen, Ohorezko Maila Nazionalari eustea lortu dute, emaitza onekin gainera, eta joko ona erakutsi dute jardunaldiz jardunaldi. Zaleekin batera esan zioten agur denboraldiari zapatu arratsaldean, Iturripen. Romoren aurka 26-26 berdindu zuten.

Nahiz eta partidu bikainik ez zen izan, Pablo Gartzia entrenatzailea pozik zegoen partidua eta denboraldia bukatzerakoan. Norgehiagoka bera "zaila" izan zela esan zigun: "Guk ez genuen ezer jokoan, orain dela hiruzpalau jardunaldi bukatu zen liga guretako, salbatuta eta gora begira ezer egiteko aukerarik gabe. Romo ez da ekipo txarra, baina asko kostatu zaigu gure intentsitatea barneratzea eta hobeak garela kantxan azaltzea".

Hala ere, irabazten hasi ziren arrasatearrak eta horrela joan ziren atsedenaldira. Baina partidua tentsio handikoa zen eta horren zama igarri zuten: "Romok jaistea zuen jokoan eta gu euren jokoan sartu gara; horrek kalte egin digu", baloratzen zuen.

Epaileak egindako lana ere ez zitzaion askorik gustatu: "Epailea Madrildik etorri da eta haiek beste modu batera epaitzen dute, eta uste dut guri kalte egin digula, baina bueno".

Kontuak kontu, bigarren zati oso berdindu baten ondoren, penalti bati esker irabazteko aukera izan zuen Ford Mugarrik, baina huts egin zuen eta horrela bukatu zen norgehiagoka.

Denboraldi ona

Edozein modutan, taldeak egindako lanarekin gustura azaldu zen entrenatzailea, eta partiduan erakutsitako kualitateak azpimarratu zituen: "Oso lan ona egin dugu bai defentsan bai erasoan; aukera asko izan ditugu, oso garbiak, baina ez gara gola egiteko gauza izan".

Lanak ondo eginda, deskantsatu ondoren datorren denboraldirako prestatzen hasiko dira.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak