Astelehenetik aurrera eman daiteke izena Txatxilipurdiko udalekuetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko mar. 18a, 16:52
Martxoaren 24tik maiatzaren 9ra bitartean eman ahalko da izena Txatxilipurdiku udaleku ireki eta itxietan. Badituzte hainbat berrikuntza, gainera: betetik, udaleku irekietan adin tartea zabaldu eta 2 urtetik 12 urtera bitartekoek eman ahal izango dute izena; bestetik, udaleku itxietan Oriora joan beharrean bi aukera izango dituzte gazteek.

Internet bidez ere eman ahalko da izena aurten Txatxilipurdiko webgunean sartuta.

Udaleku irekiak

2 urtetik 16 urte bitarteko guztiei eskaintza zabal eta interesgarria eskaini nahi diete beste behin Txatxilipurdikoek. 2 urtekoentzat eta Haur Hezkuntzakoentzat, gainera, zaintza zerbitzua jarriko dute goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean.

Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean izango dira. Eta urtero bezala, Arrasateko hiru gune izango dituzte aukeran: Erdigunea, Musakola eta San Andres. Hauxe adierazi du Maialen Gorosabel Haur Saileko koordinatzaileak: "Adinaren eta gunearen arabera egingo dira taldeak, eta haurren jaiotze data izango dugu kontutan taldeak osatzeko. Dena den, iaz bezala taldeak momentu ezberdinetan elkarrekin egongo dira, bai adin tarteak nahastu ahal izateko eta baita auzo ezberdinetakoak elkar ezagutzeko".

Udaleku itxiak

Txatxilipurdik udaleku itxiak ere aurkeztu ditu. Orain arte Oriora joan diren gazteek bi aukera izango dituzte aurten. Alde batetik, DBH 1etik DBH 4 bitarteko gazteek (12-16 urte bitartekoek) Askizu-Otxandio udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute uztailaren 4tik 14ra. Eta bestetik, DBH 1 eta 2ko gazteek berriz, (12-14 urte bitartekoek) Bailara Xtrem udaleku ibiltarian parte hartzeko aukera ere izango dute uztailaren 16tik 24ra bitartean.

Horietan ere izen-emateko epea ere martxoaren 24tik maiatzaren 9ra bitartekoa izango da eta Arrasatekoek izango dute lehentasuna apirilaren 28ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak