Dantza garaikideak interesa piztu du herritarrengan

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko mar. 15a, 21:08
Dantza ikuskizuneko une bat, Amaia antzokian.
'Kamaleoia' izeneko dantza ikuskizuna izan da Arrasateko Amaia antzokian eta herritarren interesa piztu du saioak. Kalitate handiko ikuskizuna eskaini dute dantzariek. Hasteko, bost emakume agertu dira taula gainean aulkietan dantzan, eta gero, dantzari talde handiagoa igo da oholtzara.

Agertokiko argi-ilunekin eta gorputzen mugimenduarekin jolastu dute dantzariek. Bertaratutakoak, aldiz, isil-isilik egon dira ikuskizuna adi jarraitzen eta txaloekin zoriondu dituzte dantzariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak