Arrasateko PSE-EE: "Hondakinen inguruan Bilduren jarrera inposatzaileari babesa ematen dio EAJk"

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 14a, 10:41
Arrasateko PSE-EE alderdiak prentsa ohar bidez adierazi du, "hondakinen gaiaren inguruan Bilduren gobernuak duen jarrera inposatzaileari EAJk babesa " ematen diola eta gaineratu du "Bilduk ez duela instituzioetatik biriziklapenaren alde ezer egin".

Arrasateko alderdi sozialistaren ordezkari Francisco Garciak prentsa oharrean dionez, "inposizioa herri honetako praktika politikoa izan dadin laguntzen ari da EAJ".

Gainera, Bildu eta EAJk organikoarentzako bosgarren edukiontzia bederatzi hilabetez ezarri eta %70ko kopuruak lortu ezean atez atekoarengatik ordezkatzeko akordioa du hizpide oharrean: "Bilduk gura duen moduan jokatu ezean, atez atekoa herritarrei mehatxu egiteko erabiltzen dutela salatzen dugu; baina  gure ustez okerragoa, EAJ praktika estalinista horietan kolaboratzen ari dela da".

Sozialistek oharrean diote, "jeltzaleen estrategiaren atzean hauteskunde-kalkulu garbia" dagoela.

Garciak gaineratzen du, hondakinak biltzeko sistemarik onena edukiontzien bidezkoa dela sozialistentzat. "Eta birziklatzeko kontzientziazioa beharrezkoa da, baina ez inposiziotik".

Amaitzeko, Bilduk instituzioetan eginiko lana aipatzen du Garciak: "Tamalez, Bilduk ez du ezer egin instituzioetatik birziklatzeako kontzientziatzioa sustatzeko; bestetik, hiru urte hauetan koalizio abertzaleak Debagoieneko biztanleen elkarbizitza ernegatu du atez atekoaren inposizioarekin, eta baita enpresa eraikitzaileen eta bankuen alde xahututako milioika euroekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak