Lagun asko ibili da Merkemerkauan azken mauken bila

Mirari Altube Arrese 2014ko ots. 22a, 13:41
Ibai-Arte merkatarien elkarteak antolatutako Merkemerkauan giro ederra izan zen atzo, zapatua. Eguraldia lagun jende asko animatu zen merke-merke eskainitako produktuak ikusi, ukitu eta erostera. Batuka doinuek girotu zituzten gainera, bazterrak, goiz partean eta erraldoi eta kilikien konpartsak, arratsaldean.

Ibai-Arte elkarteko 35 saltoki irten ziren kalera. Batzuk denda aurrean jarri zituzten merketutako produktuak, beste batzuk Biteri plazan elkartu ziren eta Herriko Plazara ere jo zuten beste batzuek. Eguzkia eta animazioa doinuak lagun, giro ederra egon zen Arrasateko kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak