Ibai-Arteko 35 saltoki irtengo dira kalera zapatuko Merkemerkauan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 17a, 12:58
Merkemerkaua, iaz.
Arrasateko Ibai-Arte merkatari elkarteak 11. Merkemerkaua antolatu du zapaturako, hilak 22. Herriko 35 saltoki kalera irtengo dira, udazkeneko eta neguko stock-a eskaintza berezien bidez salgai jartzeko. 10:00etan hasiko da azoka eta 20:00ak arte egongo da zabalik, etenik gabe.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, aurten ere Merkemerkaua antolatu du Ibai-Arte merkataritza elkarteak. 11. edizio honetan 35 saltoki irtengo dira kalera denboraldiko produktuak "prezio oso murriztuetan" saltoki aurrean eskaintzeko. Besteak beste, Maala, Olarte, Otalora, Garibai, Biteri, Zerkaosteta eta Erdiko kaleetako dendek kalera aterako dituzte euren produktuak. Era berean, saltoki aurrean jarri ezin direnak edota erdigunetik urrun dauden saltokiak Herriko Plazan, Biterin edo Olarte kalean egokituko dituzte postuak.

Askotariko produktuak

Herritarrek "deskontu handiak" aurkitu ahal izango dituzte askotariko produktuetan: emakumeendako, gizonendako eta haurrendako arropa, lentzeria, mertzeria, osagarriak, oinetakoak, optikak, aholkularitza, fruta...

Egun osoan zehar egongo da Merkemerkaua bisitatzeko aukera, 10:00etatik 20:00etara –jarraian–. Gainera, Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioz gain, kaleetan zehar eta karpetan musika egongo da egun osoan zehar.

Honakoa izango da egitaraua:

-10:00: Azokaren irekiera

-11:00-13:00: Beriba Samba eskolako kideen eskutik batukada

-17:00-19:00: Erraldoi eta kilikien konpartsa

-20:00: Azokaren itxiera

Hauexek izango dira 2014ko Merkemerkauan parte hartuko duten saltokiak:

-Arkupe aholkularitza
-Artz
-Azul Oscuro Casi Negro
-BC
-Beinke
-Ekobai
-Garraxi
-Haurtxoa
-Itxaso
-Josle
-Kapikua
-Kili-kolo
-Koro zabaleta
-Loramendi kirolak
-Lore
-Luko
-Mabel
-Markiegi
-Merche
-Nothing Without
-Oskarbi oinetakoak (erdiko kale)
-Pissa
-Portaloi optika
-Resusta Karrikiri
-Sikol
- Sustrai frutadenda
-Tamayo
-Tipi-tapa
-Troko
-Ttikitto
-Txuntxurunberde
-Txuri-Beltz
- Udalaitz
- UME
- Zubia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak