Arrasate

Jokin Bereziartua 2009/07/03 20:38

'Egin dakizuna' ekimena, ondo pasatuz ikasteko aukera paregabea

Atzo, uztailak 2, hasi zen Gazte bulegoak eta Udaleko sexologia zerbitzuak lehenengoz antolatu duen Egin dakizuna ekimena. Gaztetxoek euren trebetasun eta abileziak herriaren aurrean erakusteko aukera izango dute uztail osoan zehar.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Jokin Bereziartua 2009/07/03 20:25

Udala 'oso pozik' dago arrasatearrek San Juanetan eman duten erantzunarekin

San Juanetako garrak urtebete baino gutxiago –eta gero eta gutxiago falta da– itxaron beharko du berriz ere Arrasateko kaleak har ditzan. Jaiak bukatu dira, eta orain balorazio egiteko ordua da. Udala "oso pozik" dago 2009ko San Juanetan herritarrek eman duten erantzunarekin. San Juanek indarra berreskuratzen hasi direla uste du Izadi Mondragon jaietako zinegotziak.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Jokin Bereziartua 2009/07/03 20:17

Biteri plazaren parte-hartze egitasmoaren bigarren bilera, uztailaren 7an

Udalak Aldundiaren laguntzaz abiarazitako Biteri plazaren erabilera funtzionala areagotzeko parte-hartze proiektua aurrera doa, martitzenean proiektuaren bigarren bilera egingo dute Udaleko pleno aretoan, 19:00etan. Lehen bileraren dinamikari eustea da helburua, orduko ekarpenak laburtu eta horiek aztertzea, Sidecor aholkularitza enpresaren babes eta oniritziarekin.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Aitziber Aranburuzabala 2009/07/03 12:56

Dantza ikuskizuna bihar Monterronen: Arrasate Irratian elkarrizketa

Bihar Monterronen izango den Eivissako eta Arrasateko Lore Gazteak taldearen dantza emanaldiaz jardun dute Arrasate Irratian. Jarraian duzue, bada, Lore Gazteak taldeko Ihintz Bengoari egindako elkarrizketa entzungai.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Aitziber Aranburuzabala 2009/07/03 12:55

Arrasate Irratia: aste honetako zozketako irabazleak

Aste honetan ere hainbat izan dira entzuleen artean banatzeko Arrasate Irratiak izan dituen opariak. Hori horrela, egubakoitzero moduan, zoketa egin dute irratian. Hona hemen, bada, aste honetako irabazleak: Euskaltel-Euskadiko kamiseta bana, Nerea Dobaok eta Valentin Ojangurenek eskuratu dute eta Donostiako Aquariumerako bi sarrera, berriz, Mari Karmen Llodiok. Datorren astean opari gehiago izango dira, beraz, animatu eta parte hartu!

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Agenda
Dantza
Brisa de Portmany taldearen dantza ikuskizuna
2009/07/04 22:30

Amaia antzokian, 2009/07/04
Ospakizunak
Errozio Erromeria
2009/07/05 00:00

Zigarrolako Arruena parkea, 2009/07/05
Hitzordu gehiago [+]
Hitzordua bidali »
Sailkatuak
ETXEBIZITZAK
Etxeak osatu

Bergara. Logela ematen da errentan Bolun, sukaldea erabiltzeko aukerarekin. 250 euro. 670 85 86 68

LANA
Eskaerak

Debagoiena Emakumea gertu nagusiak zaintzeko baita gauez edo ospitalean ere. 943 88 85 14

Debagoiena. Desbrozadore lanak egiteko gertu esperientzia duen mutil euskalduna. 658 73 79 02

HARREMANAK
Bestelakoak

Donostiatik Soraluzera kotxez etortzeko norbaiten bila nabil. Donostiatik 15:00etan irtenda. Ordaintzeko gertu. 618 21 42 59

Sailkatu gehiago [+]
Sailkatua bidali »
 
Zorion agurrak
Olatz Martinez Zabala Olatz Martinez Zabala 2009/07/04 Uztailaren 4an, 3 urte. Zorionak, printzesa, maite zaitugu.
Sara Yan Azkarate Sara Yan Azkarate 2009/07/05 Zorionak eta patxo handia danon partetik!
Valeria Azurmendi Valeria Azurmendi 2009/07/07 Zorionak tia Maite, tio Paco, birramona Maritxu eta familia guztiaren partetik. Patxo handia!
Zorion agurra bidali »
 

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak