Aretxabaleta

Mirari Altube 2008/04/29 11:53

Ohitura onak bultzatzeko ekarpenak egiteagatik saritu dute Nati Abasolo

Dokumentu Akzioak

Nati Abasolo aretxabaletarrak irabazi du landa eremuaren mantenua bultzatzeko Ohitura Onen lehiaketa. Deba Garaia eta Debemen Landa Garapenerako Elkarteek kaleratu zuten 'Landa eremuarekiko ohitura onen gidaliburua' iazko udazkenean. Eta bertan ekarpenak eskatu zizkieten herritarrei ohitura on horiek bultzatzen laguntzeko.

Landa eremuarekin eta baserrian bizi eta lan egiten dutenekin errespetuzko jokaera bultzatzea zen gidaliburuaren asmoa. "Gidaliburua aztertu nuen lehenengo, eta ekintza asko egiten dituztela konturatu nintzen. Horregatik umeei zuzendutako ekarpenak egitea erabaki nuen", azaldu digu Abasolok. "Baserria zer den erakutsi behar diegu, erakin bat eta behi batzuk bakarrik ez direla jakin dezaten. Hor daude: aisialdia, ohiturak, jaiak, baserritarren ulertzeko era… Eta beste kontu asko". Baina umeei erakusteko lehenengo irakasle eta hezitzaileak gertatu egin behar direla dio: "Zelan erakutsiko diete umeei horren gaineko ezer ez badakite?"

Areantza auzoko Etxebarri baserrian jaiotako Abasolok uste du prozesu osoa erakutsi behar zaiela umeei: "Esnea, esaterako, zelan iristen den gure etxeetara. Baserrira joanda ikus ditzakete prozesu batzuk, eta beste batzuk ikus-entzunezko eta antzeko muntaien bidez". Gainera, iritzi kritikoa izatea oso garrantzitsua dela dio. "Zergatik garbitzen dira zelaiak? Zergatik moztu sasiak? Eta zergatik garbitu arekak? Zainketa lanek daukaten garrantzia erakutsi behar diegu". Baina hori guztia ondo egiteko gertatutako jendea behar dela errepikatu digu: "Eta lana egindakoan ebaluatzea ere oso garrantzitsua da: umeek ulertu duten edo ez, non egon diren zailtasunak…".

Ekarpen horiek egiteagatik saria jaso berri du Deba Garaia eta Debemen elkarteen eskutik: Itziarko Txerturi Goikoa landetxean aste bukaera pasatzea.

ZORIONAK!

Martin. — 2008/04/30 10:38
Zorionak tia Nati! Egoten garenien esplikaukoztezu zehatz zertan datzan ekarpen hori!

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Ohitura onak bultzatzeko ekarpenak egiteagatik saritu dute Nati Abasolo

Nati Abasolo saria eskuan duela. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak