Aretxabaleta
Haur eskola kudeatzeko lehiaketa deialdia egin dute
Joan den barikuan, udaleko haur eskolako zerbitzu publikoaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa deialdia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Lizitazio oinarrizko aurrekontua edo ustiaketa kanona 29.035 eurokoa izatea zehaztu du Udalak.
Dokumentazioa jasotzeko edo informazio gehiago eskuratzeko udaletxetik pasa behar da. Iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratutako hurrengo egunetik kontatzen hasitako 15. egun naturala da dokumentazioa aurkezteko azken eguna. Udaletxeko idazkaritzan aurkeztu behar da pleguetan adierazitako dokumentazioa.