Aretxabaleta

Mirari Altube 2006/01/19 11:36

Kanuto deunaren omenezko jaia zapatuan

Dokumentu Akzioak

Urteroko jaia egingo dute Kanuto deunaren jarraitzaileek zapatuan, urtarrilak 21. Seigarrena da dagoeneko, eta musika eta bazkaria izango diituzte. Bazkarirako txartelak aurrez hartu behar dira Azkena, Ezkutu edo Urbaltz tabernetan.

Marihuanaren zaindari izendatu zuten Kanuto 2000. urtean eta geroztik urtero ospatu izan dute herriko hainbat gaztek eguna.

Hona urtarrilaren 21eko egitaraua:

  • 12:00etan, bolo txapelketa.
  • 13:30ean, txikiteoa.
  • 14:30ean, herri bazkaria Iturrigorri frontoian.
  • Bazkal ostean, orkestra gizona eta ezustekoa.
  • Arratsaldean, Makulele eta Capoeira erakustaldiak Senzala taldearen eskutik.
  • 19:30ean, kalejira Kanuto deuna aldean hartuta gaitarien laguntzarekin. Azkena tabernan salda beroa hartu ostean, omenaldia Kanutori.
  • 23:00etan, Gaiteru´s Banden kontzertua Ezkutu tabernan, eta ondoren DJ jaia.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak