Aretxabaleta Albisteak

Bilduren beste 34 herritan atez atekoa

2012-02-22 19:37:43 Eneko Azkarate

Bilduko alkateak dituzten Gipuzkoako 34 udalerritan ezarriko dute atez ateko zaborra batzeko sistema 2013an. Herri horien artean daude Bergara, Oñati (bi horietan lehenengo), Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaleta. Hala eman dute aditzera gaur hedabideen aurrean Donostian. Bergarako eta Oñatiko alkateak, Jesus Elortzak eta Mikel Biainek, hartu dute parte agerraldian. Mikel Biainek eta Lezoko alkate Ainhoa Zabalok eman dituzte azalpenak.

Aretxabaleta Arrasate Bergara Eskoriatza Oñati erantzun 1

Musikaz eta kolorez bete dituzte Aretxabaletako bazterrak neska-mutikoek

2012-02-21 13:23:08 Mirari Altube

Herriko ikastetxeetako 2 eta 12 urte arteko 500 bat neska-mutiko elkartu dira Herriko Plazan, eta Txino dantza egin ondoren kalejiran joan dira Ustekabe txarangarekin batera. Musikaz eta kolorez bete dituzte kale bazterrak.

Kultura Aretxabaleta

Ibaialde ikastolarekiko elkartasunez eta txanponez bete nahi dituzte herrietako plazak

2012-02-21 13:15:37 Monika Belastegi

Arizmendi ikastolak Lodosako ikastolaren aldeko jaialdia antolatu du egubakoitzerako Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Arrasaten. Gaur, martitzena, eman dituzte xehetasunak, Arrasateko Olarte gunean egindako agerraldian. Agerraldi berezia, gainera, prentsaurrekoaren atarian musika, bertsoak eta hankapaluak izan direlako protagonista, ikasleen eskutik.

Hezkuntza Aretxabaleta Arrasate Debagoiena Eskoriatza

'Ai ama!' saioa ikustera, martxoaren 21ean

2012-02-21 09:02:31 Eneko Azkarate

Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak autobusa antolatu du ETBk joan zen astean estreinatu zuen Ai ama! saioa ikustera joateko. Martxoaren 21ean izango da hori. 18:45ean aterako dira Aretxabaletatik eta saioa amaitutakoan, gauean, itzuliko dira.

Aretxabaleta

Aratuste-martitzena: hau ez da amaitu!

2012-02-21 06:00:00 Eneko Azkarate

Aratuste-martitzenarekin heldu da azken traka. Sardinari su eman bitarte, hau ez da amaitu. Mozorrotu eta kalera irteteko astia badago, eta nahi beste aitzaki, ekitaldiak nonahi dira-eta, herri handienetan, bereziki. Hainbat tokitan, gainera, eskolakoek koloreztatuko dituzte kaleak. Barruan egitaraua herririk herri.

Kultura Antzuola Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Oñati

Sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendik KZgunearekin elkarlanean

2012-02-20 11:50:40 Mirian Biteri

KZgunearekin elkarlanean sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendi Euskara Elkarteak datozen egunotan. Gaur, astelehena, Skype erabiltzen ikasteko aukera egongo da 16:00etatik 18:00etara.

Teknologia berriak Aretxabaleta

Plazan jarritako tonbolak jaso du mozorro lehiaketako lehenengo saria

2012-02-20 11:06:42 Mirari Altube

UDAko kideek plazan jarritako tonbola ikaragarriak jaso zuen atzo iluntzean mozorro lehiaketako lehen saria. 16 urtetik beherakoen artean, ostera, Rockys antzeztu zuten koadrilak eroan zuen.

Kultura Aretxabaleta

'Barbie'-ak ere busti egin dira

2012-02-19 14:35:13 Amaia Txintxurreta

Aurtengo Aratusteak ere jendetsuak eta kalitatezkoak izan dira Aretxabaletan, bota duen euriari aurre eginez. Jendea umore onaz zebilen kalean, paperean guztiz sartuta, eta urtero moduan sekulako karrozak ikusi ahal izan dira herriko kaleetan. Aurten, Aretxabaletako futbol taldeko kideek tonbola bat jarri dute herriko plazan, Patxabaleta izeneko diskoteka ere musikaz alaitzen ibili da eta urtero moduan herriko sakristatua ere mozorrotu da; aurten barkillo saltzaile moduan.

Kultura Aretxabaleta

Gola egiteko jaurti egin behar dela berretsi zuten aretxabaletarrek

2012-02-19 12:45:27 Arantzazu Ezkibel

Joko aldetik partidua ona izan ez arren, egin zituzten golak ikusteagatik bakarrik balio izan zuen zapatu arratsaldea Ibarran pasatzea. 32. minutuan sartu zuen Haritz Igatuak lehenengo gola. Zelai erdian baloia lapurtu eta atezaina aurreratuta ikusi ostean, baloia jaurti eta zuzenean barrura sartu zuen. Gol polita.

Kirolak Aretxabaleta

Nabigatu euskaraz