Kepa Urra preso aretxabaletarra aske

Imanol Gallego 2014ko api. 21a, 10:35
Goizeko 8:30ak aldera askatu dute Urra.
Goizeko 8:30ak aldera irten da Kepa Urra (Aretxabaleta, 1956) Almeriako El Acebuche espetxetik.

Espetxe kanpoan zeuden emaztea eta lagunak agurtu eta gero, Murtzia aldean hamarretakoa egin eta honanzko bidea hartu dute. Leintz Gatzagan harrera egin ostean, iritsiko da Urra Aretxabaletara.

1992. urtean atxilotu, eta lau urte geroago kondenatu zuten preso aretxabaletarra José Anseán Castro poliziaren erailketan 'beharrezko laguntzaile' izana egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak