Jolasak eta jarduera ezberdinak izango dituzte neska-mutikoek Ibarra kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2014ko api. 15a, 14:48
Mutikoak Ibarra kiroldegiko kantxan.
Gura beste jolas egiteko aukera izango dute 4 eta 14 urte arteko neska-mutikoek Pazko Astean Ibarra kiroldegian.

Apirilaren 22, 23 eta 24 arratsaldean, 16:30etik 19:30era, jolasak eta jarduera ezberdinak izango dituzte neska-mutikoek Ibarra kiroldegian. Hona egingo dituztenak: jolasak kantxan eta rokodromoan; puzgarriak eta jolasak igerilekuan; jolasak kantxan; eta akrosport.

Bi taldetan banatuta egingo dituzte jarduerak:

  • 16:30etik 18:00etara: 4 eta 9 urte artekoak
  • 18:00etatik 19:30era: 10 eta 14 urte artekoak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak