Ikurrinari omenaldia egin diote Aretxabaletan

Mikel Arregi 2014ko api. 11a, 19:16
Espainiako banderaren "inposaketa" salatu eta ikurrina "geurea" dela aldarrikatzeko ekitaldia egin dute egubakoitz arratsaldez Aretxabaletan. Herriko Plazan ikurriña berria, eta udaletxeko atean espainiar bandera jartzeko agindua salatzen duen plaka ere jarri dute.

Ikurrinari omenaldia egin diote gaur arratsaldez Aretxabaletako Herriko Plazan. Ana Bolinaga alkatea buru, udal ordezkaritza zabala izan da bertan. Herriko Plazan dagoen mastan ikurrina berria jarri dute, eta dantzari talde batek agur dantza eskaini diote jarraian. Omenaldi aurretik alkateak, Gobernu Ordezkaritzak Aretxabaletako Udalari Espainiako bandera jartzeko eman dion agindua salatu du.

Joan den eguenean hasi zituen Udalak ikurrinaren aldeko ekitaldiak. Hogei zinegotzitik gora elkartu ziren orduan, Espainiako banderaren "inposaketa" salatu eta "geurea" ikurrina dela aldarrikatzeko. Izan ere, astelehenerako jarri beharko dute Espainiako bandera zintzilik udaletxeko balkoian eta horren aurretik ikurrina omendu gura izan dute Udal ordezkariek.

Omenaldia hasi aurretik espainiar bandera jartzeko agindua salatzen duen plaka jarri dute udaletxeko atean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak