Alderdi Sozialistako Jorge de Castrok hartu du zinegotzi kargua

Mirari Altube Arrese 2014ko api. 14a, 11:32
Alkatea udalbatzako kideak aurkezten Jorge de Castro zinegotziari (eskumaldean).
Egubakoitzean, hilak 11, egindako ezohiko osoko bilkuran hartu zuen zinegotzi kargua PSE-EEko Jorge de Castrok (Soraluze, 1973). Ainhoa Sagarribaik hutsik utzitako lekua bete du horrek. Bilkura horretan Aberri Egunaren harira Udalbitzak gertatutako mozioa ere onartu zuten.

Azken udal-hauteskundeetan Aretxabaletako Alderdi Sozialistaren zerrendan bigarrena izan zen Jorge de Castro dagoeneko zinegotzia da. Egubakoitzean hartu zuen kargua eta udalbatzako gainerako kideek (EAJko biak, Aralarko Inaxio Garro eta Bilduko Edorta Mendieta ez ziren egon) ongi-etorria egin zioten. Soraluzen jaioa, Alegria-Dulantzin (Araba) bizi da azken urteotan, eta bilkuretara etortzeko asmoa agertu zuen.

Aberri Egunaren gainean Udalbiltzak gertatutako mozioa ere landu zuten ezohiko osoko bilkuran. Jorge de Castrok ez zuen babestu "independentziaren aldekoa delako" eta aurka bozkatu zuen. Hala ere onartu egin zuten gainerako zinegotzien aldeko botoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak