Laburbira bihar iritsiko da Aretxabaletara eta Kepa Errasti izango da bertan

Mirari Altube Arrese 2014ko api. 7a, 11:55
Kepa Errastik zuzendutako 'Euskaldun berriaren esketxa' filmeko irudi bat.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako film laburren XI. zirkuitua, Laburbira, bihar, martitzena, iritsiko da gurera. Zazpi film laburrek osatzen dute aurtengo zirkuitua, eta Arkupen emango dituzte horiek, 18:30ean.

Filmen artean Kepa Errasti aretxabaletarrak zuzendutakoa dago: Euskaldun berriaren esketxa. Loramendiko sustapen taldearekin elkarlanean Prozaka.eus ikuskizunerako sortutako sketch bat da, eta horren berri emateko Errasti bera gonbidatu dute Loramendiko kideek.

Zazpi film

Euskal sortzaileek egindako ikus-entzunezkoen ekoizpenak ezagutaraztea du helburu Laburbirak. Zazpi filmok 2013an ekoiztutakoak dira eta hainbat jaialditan saritutakoak daude tartean. Hona filmak: Abuztua (Pello Gutierrez); Aio (Asier Sustaeta); Euskaldun berriaren esketxa (Kepa Errasti); Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Aitor Gametxo, Maider Fernandez, Maria Elorza); Marylin (Iñaki Beraetxe); Plaza bakarra (Mediaworks 3.0); eta Sormenaren bide ezkutuak (Lara Izagirre).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak