Ekonomiaz arituko dira Ander Rodriguez eta Arantxa Urkaregi

Miren Mujika 2014ko mar. 25a, 08:00
Rodriguez eta Urkaregi, berbaldietako hizlariak.
Debagoieneko EH Bilduk antolatu duen hitzaldi zikloaren azkena izango da gaur, martitzena, 19:00etan, Aretxabaletan. Krisia Debagoienera ere iritsi dela-eta, "besoak gurutzatuta" ez direla geratuko aurreratu dute EH Bilduko kideek. Arantxa Urkaregi eta Ander Rodriguez izango dira hizlariak.

"Tokiko eraldaketa soziala bultzatzen" ari dela adierazi du EH Bilduk, baita "elkarlanean Debagoiena eraldatzen" ari dela ere. Kaleak astindu eta kontzientzia irabazi ahala, "alternatiba zehatzak eraiki" behar direla gaineratu du, instituzioetatik hasita. Hori da EH Bilduren apustua, "kalea landu eta instituzioak erabiltzea" alternatibak eraikitzeko.

Hainbat hitzaldi egin dituzte dagoeneko, eta azkena bihar izango da. Balioen krisia eta politika sozialak Gipuzkoan izenburupean, Arantxa Urkaregi ezker abertzaleko kidea eta Ander Rodriguez Gipuzkoako Gizarte Ongizateko diputatua izango dira hizlariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak