Aretxabaleta

Jokin Bereziartua 2010/02/08 14:21

Txapel Txin Chuck Norris bihurtu zen Aratusteak iragartzeko

Txapel Txinek zapatuan iragarri zituen Aratusteak. Giro polita izan zen arratsaldeko lehen ordutik hasita gauera arte, eta pregoian herriko plaza jendez bete zen. Domeka honetarako mozorrotzeko gogoak piztu zituen, behintzat, aretxabaletarren artean.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzun bat)

Arritxu Barruso 2010/02/08 13:54

Auto-ilara luzeak Arrasate-Aretxabaleta saihesbidean

Hiru autok elkar jo dute GI-627 errepidean, Aretxabaletan, Gasteizko noranzkoan. Istripua 13:20ean gertatu da; autoek errepidean jarraitzen dute oraindik eta Ertzaintza txandaka ari da paso ematen ibilgailuei. Auto-ilarak luzeak dira momentu hauetan; Arrasaten, esaterako, saihesbidea hartzeko auto-ilara herri barruraino iristen da, Udala plazaraino, hain justu ere.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Jokin Bereziartua 2010/02/07 17:27

Defentsan 'akats larriak' eginda esku hutsik itzuli da UDA Eibartik (2-0)

Azken jardunaldietako dinamika txarrari buelta emateko aukera paregabea zuen UDAk Eibarren, armaginak aretxabaletarren aurkari zuzenak baitira sailkapenean. Baina atzealdean makal eta aurrealdean ideiarik gabe, 2 eta 0 galdu dute Eibarren aurka. Jaitsiera postuak bi puntutara daude honezkero; Igor Gordobil entrenatzaileak bere taldeak "aldaketa sakona" behar duela uste du.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Mirari Altube 2010/02/05 11:12

Txapel Txinek emango du Aratusteen berri bihar ilunkeran

Txapela buruan eta jai giroa aldean duela etorriko da bihar Txapel Txin gurera. Musika, ikuskizuna eta jatekoa eskura izanda iragarriko dizkigu Aratusteak.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Julen Iriondo 2010/02/03 12:28

Giro ederra eta jende ugari, San Blas egunez Salluenten

Otsailaren 3a, San Blas eguna. Jakiak bedeinkatu eta abar, hainbat herritan egiten dituzte ospakizunak santuaren omenez. Baita Aretxabaletan ere.

Irakurtzen jarraitu [+] (Erantzunik ez)

Agenda
Topaketa
Hezkuntza iritzien elkartrukea
2010/02/10 18:10

Euskal Herriko hezkuntzaren egoeraren gaineko iritziak eta sentipenak trukatzeko eta erantzunak proposatzeko

Aretxabaletako Udaletxe Zaharrean, 2010/02/10
Antzerkia
Bakarrizketa
2010/02/11 19:30

Gorka Aginagalde aktoreak bakarrizketa saioa eskainiko du Zaraia aretoan (19:30): 'El txou de Patxi'. Umore giroko bakarrizketa Patxi izeneko pertsonaia ardatz duela.

Arkupeko Zaraia aretoan, 2010/02/11
Musika
Kontzertua
2010/02/12 22:30

Pop, rock, folk… doinuak Or2tan eta Grupo San Juan talde aretxabaletarren eskutik (22:30). Sarrera, debalde.

Arkupeko Zaraia aretoan, 2010/02/12
Antzerkia
Umeendako ikuskizuna
2010/02/13 11:30

Rosa Maria Martinezek 'Show collage' izeneko umeendako ikuskizuna eskainiko du. 3-8 urte arteko umeendako da.

Arkupeko liburutegian., 2010/02/13
Aisia
karnabalak atxabaltan
2010/02/14 20:05

http://www.youtube.com/watch?v=ngUp-VgqFf0

atxabalta, 2010/02/14
Zinema
'El consul de Sodoma' filma
2010/02/18 19:30

Arkupe., 2010/02/18
Hitzordu gehiago [+]
Hitzordua bidali »
Sailkatuak
ETXEBIZITZAK
Errentan hartu

Bergara. Etxebizitza bila nabil; gutxienez, bi logela izan beharko lituzke. Hori bai, hiru logelakoa bada, hobeto. 636 80 87 68

Etxeak osatu

Arrasate Etxebizitza osatzeko pertsona bat behar da. Lau logela eta bi bainu ditu. Langileak bizi dira. 653 71 44 57

LANA
Eskaerak

Debagoiena. Esperientziadun neska gertu nagusiak zaintzeko. 637 18 07 23

DENETARIK
Aurkitu

Galdutako giltzak. Otsailaren 8an, astelehena, giltza batzuk aurkitu nituen Bergarako poligonoko aparkalekuan. Giltzak galdu dituenak deitu ondoko telefonora. 630 62 15 97

Sailkatu gehiago [+]
Sailkatua bidali »
 
Zorion agurrak
Oxel Vázquez Puerto Oxel Vázquez Puerto 2010/02/10 Zorionak anaia eta gurasoen partetik.
DOLTZA LIZARRITURRI ETXENAUSIA DOLTZA LIZARRITURRI ETXENAUSIA 2010/02/16 Zorionak bihotz-bihotzez gure etxeko printzesa txikienari!! Txokolatezko patxo goxo-goxo bat zure ahizpa Araitzen partetik. Urte askotarako prexioxa!!
Dorleta  Urkia Dorleta Urkia 2010/02/20 9 urte. Zorionak etxeko guztien partetik eta ondo ondo pasatu zure urtebetetze egunean.
Zorion agurra bidali »
 

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak